Ewa Felińska | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Uznoha (en) , 1793ko abenduaren 26a |
Herrialdea | Errusiar Inperioa Bi Nazioen Errepublika Polonia |
Heriotza | Voiutyn (en) , 1859ko abenduaren 20a (65 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Leinua | Q118109475 |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | poloniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | prosalaria, bidaiaria eta idazlea |
Genero artistikoa | memoriak eleberria |
Ewa Felińska, jaiotzez Wendorff, (Uznoha, 1793ko abenduaren 26a[1] – Wojutyn, 1859ko abenduaren 20a) poloniar idazlea izan zen, batez ere bere eleberriengatik eta Encyklopedia Powszechnarari egindako ekarpenengatik ezaguna. San Sigismundo Felix Felińskiren ama zen[2][3].
Ewa Wendorff 1793ko abenduaren 26an jaio zen Poloniako ekialdean (gaur egungo Bielorrusian). Erdi-mailako klaseko familia batetik zetorren. Errusiako Inperioan jaio bazen ere, kulturalki poloniarra zen[2]. Bere aita Zygmunt Wendorff legelaria zen, eta hil zenean, Ewa beste herri batera joan zen senide aberatsekin bizitzera[4]. 18 urte zituela, Gerard Felińskirekin ezkondu zen[2]. Hamar seme-alaba izan zituen, baina horietatik lau gaztetan hil ziren[3]. Zygmunt Szczęsny (edo Sigismundo Felix) Feliński Varsoviako artzapezpikua bere semea zen[2].
1833an alargundu zen eta Kremenetsera joan zen bizitzera, seme-alabei hezkuntza ona emateko[3]. Szymon Konarskirekin jarri zen harremanetan, Poloniar Herriaren Elkartearen buruarekin. Komunitateko idazkari bihurtu zen, atzerriko korrespondentzia kudeatu zuen eta emakumeen elkarte bat eta eskola bat sortu zituen. 1838an (edo 1839an[2]) atxilotu eta Beriozovora bidali zuten[3]. 1841ean handik Saratovera joan ahal izan zen[5] Paulina alabarekin eta haren senarrarekin, Adam Szemesz margolariarekin[6]. Paulina erditzean hil baitzen, Felińskak biloba hezi zuen eta 1844an berarekin itzuli zen Voliniara[7].
Harrezkero literaturari eskaini zion bere burua. 1846an erbestearen inguruko oroitzapenak argitaratu zituen Atnenaeum aldizkarian. Han Mendebaldeko Siberiako naturaz, Vauli Piettominak gidatutako khanti eta nenetsen altxamenduaz eta bertako herrien bizitzaz eta folkloreaz kontatu zuen[3]. Geroago Poloniako eta Bielorrusiako gizarteko bizitzaren inguruko eleberriak idatzi zituen[8], baita Encyklopedia Powszechnararako hainbat artikulu ere. 1859an hil zen[2][9].