ExoMars Trace Gas Orbiter orbitatzailearen irudikapena. | |
Erakundea | ESA eta Roskosmos |
---|---|
Enpresa nagusiak | Eraikitzailea: Thales Alenia Space Kontratatzailea: GKNPZ Khrounitxev |
Misio mota | Marteren orbitatzea eta gainazaleratzea |
Jaurtiketa data | 2016ko martxoaren 14a, 09:31 UTC, |
Jaurtiketa ibilgailua | Proton-M |
Gainbehera | 2016ko urriaren 19a Meridiani Planum |
NSSDC ID | 2016-017A |
Webgunea | ExoMars Trace Gas Orbiter |
Masa | 3.732 kg |
Ezaugarriak | |
Diametroa | 13.5 cm |
ExoMars Trace Gas Orbiter edota TGO Europako Espazio Agentziak eta Errusiako Espazio Agentzia Federalak elkarlanean gauzatutako ExoMars misioaren barnean dagoen orbitatzaile bat da. Bere helburuak bi dira: Marte planeta orbitatzea eta bertan Schiaparelli EDM modulua eta ExoMars rover ibilgailua ipintzea da, bai eta planeta gorriaren metano eta beste zenbait gasen iturburuak erregistratzea ere.
2016ko urriaren 19an Schiaparelli EDM modulua Marteren gainazalera jaurtiki zuen, baina gainazaleratze maniobra gaizki irten eta moduluak Marteren aurka talka eginez suntsitua izan zela uste da.
2020ean Marteren gainazalean ExoMars rover ibilgailua ipintzea ere aurreikusten da.