Eztabaida gai batzuei buruz ikuspuntu, iritzi eta esperientzia desberdinak bateratzen dituen solasaldia da. Debatea, berriz, aurkako iritziak kontrajartzen dituen eztabaida mota bat da, arrazoi edo egia batera heltzea helburu duena; mutur horretara heldu gabe eztabaidak gai buruzko jarrerak argitzea du helburu, maiz iritzi desberdinak bateratu eta komunitatearen eraketan lagundu dezake ordea.[1] Hala ere, ez da ohikoa eztabaida baten ostean posturak bateratzea, eta gai batzuekin oso zaila ematen du, bereziki pertsonaren sinismenei eragiten dietenak. Adibidez, oso konplexua da eztabaidaren bidez kontsentsu batera heltzea erlijioei dagokion gaietan.
Eztabaida bat idatziz erakutsi nahi denean, ohikoa da lerro bakoitzean parte-hartzaile bakoitzak esandakoa agertzea, maiz marra batez markatua, « – » gisa. Eztabaidaren baitan iritzi bat eman behar bada, « » artean jarri ohi da.
Literaturan, parte-hartzaileen identifikazioa garrantzitsua izaten da, adibidez: «Urlia jaunak esan zuen: […] », « […] , gehitu zuen Urlia andereak.» Eztabaidan parte-hartzaile kopurua handia bada, hasieran jarri ohi da, antzerkigintzan egiten den bezala. Eztabaidaren laburpenaren akta bat baldin badago, orduan prosan adierazten da, adibidez: «Urliak esan du honako hau. Sandiak erantzun dio argudio honekin. Berendiak esan dio hori ez dela posible.»
Sarean, netiketa gordetzen ez duten eztabaidetan, maiz oihukatzen ari dela esateko LETRA LARRIAK erabiltzen dira.
Debate iritzi kontrajarriak dituzten pertsonen arteko solasaldia da. Ezaugarri batzuk izaten ditu: