Eztei-tarta

Eztei-tarta bat.

Ezkontza-pastela, ezkontza-tarta, senar-emazteen opila edo ezkontza-opila ezkontzako gonbidatuei ezkontzaren ondoren zerbitzatzen zaien ohiko postrea da. Mendebaldeko kultura modernoan, hainbat solairu edo geruzatako tarta handi bat da ezkontza gehienetan egon ohi dena, glaseatzeugarirekin apaindua (sarri mazapan geruza edo karameluzko gozoki bat duelarik gainean), eta nola ez, bikotea irudikatzen duen irudi txiki batez osatua. Beste objetu batzuk ere oso erabiliak izaten dira horrelako tarteta, adibidez, uso zuriak, urrezko aliantzak edota ferrak (azken hauek zorte ona sinbolizatzen dute). Tarta trinko eta egonkor bat egitea, apaindurei ondo eutsiko diena eta aldi berean jangarria izango dena, gozogilearen artearen eta trebetasunaren erakustaldirik handiena dela esan daiteke.

Tradizioak, normalean, senargaiak eta emaztegaiak lehen tarta zatia elkarrekin moztea agintzen du, askotan labana handi batekin edo ezpata batekin. Antzinako tradizio baten arabera, neskalagunak tarta zerbitzatu behar zion senargaiaren familiari, familia berriari eskaintzen zion arduraren ikur gisa. Tradizioaren arabera, andregaiak eta senargaiak elkarri emango dizkiote lehen tarta haginkadak. Beste behin ere, ekintza honek ordura arte aitaren eta semearen arteko lotura sortu berri den familia-unitatearen alde ordezkatzea sinbolizatzen du.

Ondoren, gainerako gonbidatuek tarta jan dezakete, eta zati batzuk etxera eraman. Baliteke zati batzuk gordetzea ere, zeremoniara joaterik izan ez dutenentzat. Ohitura zahar batek zioenez, ohorezko dama batek burukoaren azpian tarta zati batekin lo egiten bazuen, baliteke bere senar izango zenarekin amets egitea.

Batzuetan, ezkongaiek tartaren zati bat gordetzen dute, bere ezkontzaren lehen urteurrenean jateko, edo bere lehen semearen bataioan. Tokiko ohituren arabera, zati hau tartaren goiko geruza izan daiteke, edo senargaiak eta emaztegaiak elkarri jaten eman zioten zatiaren zati bat. Zati hori izoztu egiten da helburu horrekin; izan ere, tartaren goiko aldea frutarekin egiten da askotan, denbora luzez gorde ahal izateko.

Ezkontzako tarta ezkontzako zeremoniaren parte dela diote  Erdi Arotik. Hasieran irinez eginak zeuden, emankortasun eta oparotasun ikurretako bat baitzen. Duela 1900 urte inguru, erromatarrak irina eta gatza erabiltzen hasi ziren, honekin pastel txikiak lortuz. Zeremonian, senargaiak pastel horren zati bat jaten zuen, eta ondoren, geratzen zen tarta zatia emaztearen gainean apurtzen zuen, hau, zori onaren eta bedeinkapenaren sinboloa zen eta gonbidatuak zatitxo batzuk lortzen saiatzen ziren, horrela etorkizuneko bikotearen oparotasuna partekatuko zutelakoan. Aberastasun hori ez zen bikotearentzat bakarrik, baita harreman horretatik jaiotako seme-alabentzat ere.

Pastelaren tamaina handitzearekin eta hauen modernizazioarekin ezinezkoa izan zen aurretik aipatutako erritual honekin jarraitzea eta honek, tradizioaren desagerpena eragin zuen. Eskozian, XIX. mendean, neska-lagunaren buruan olo-pastelak apurtzen zirela baieztatzen duten dokumentuakbadaude ere. XVII. mendean, ezkontza-pastela ezkontzetan plater herrikoi bihurtu zen, ezkongaien pastela deituz. Haragi xehatuzko pastela zen, askotan arkumearena, ogi gozozko apurrez apaindua, eta osagai nagusi bezala kristalezko eraztun bat zuen eta esan ohi zen, tarta barruan eraztun hori aurkitzen zuen neska izango zela hurrengoa ezkontzen. Pastel hauek ez zuten mundu mailako oihartzunik izan, baina badira zeremoniabatzuetako mahai nagusian leku garrantzitsua hartzen duten lekukoak.

XIX. mendetik aurrera, ezkontza-pastela benetan ospetsu egin zen, eta honen ondorioz, emaztegaien pastelaren erabilera desagertu egin zen, oraindik ere eraztunaren tradizioa mantenduz. Berehala mahaspas edo gerezi zatiekin elaboratutako tartak egiten hasi ziren, bakarrik edo lagunduta, eta aldaketa batzuekin. Oraindik ere, kuxinaren azpian tarta zati batekin lo egiteko tradizio bitxia zegoen, tradizio hau XVII. mendetik zetorren, eta, ziur asko, pastela xehetasun bezala emateko tradizioaren zati izango zen.

Gaur egun, pertsona askok diote eskontza tarta batek zuria izan behar duela bai edo bai. Honen arrazoia da, zuria garbitasunaren sinonimoa dela. Lehen, ezkontza-pastela zuria izateko erabiltzen ziren osagaiak lortzea zaila zen, azukre findua ahalik eta finena behar zen, eta, ondorioz, familiaaberatsenek bakarrik eros zezaketen. Hori dela eta, pastel zuria aberastasunaren ikur bihurtu zen.

Eztei-pastela moztea, sinbolikoki, senar-emazteek elkarrekin egin behar duten lehen lana da. Hori da denboran zehar gehien iraun duen tradizioetakobat. Lehen pastel zatia neskalagunarentzat mozten da mutil-lagunaren laguntzarekin, baina hasieran, neskalagunarentzat bakarrik zen lan hori, berak mozten zuen pastela gonbidatuekin partekatzeko. Zatien banaketa Erromatar Inperioaren antzinako tradizio horren zati bat da, non gonbidatuekpastelaren apurrak borrokatzen zituzten. Pastela moztu ondoren, bikoteak zatitxo bat jatera gonbidatzen du elkar, eta horrek ezkongaiek bata bestearekin hornitzeko duten konpromisoaren sinbolismoa ematen du.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «La historia de la tarta de boda» casarse.org Noiz kontsultatua: 2021-05-12.
  2. (Gaztelaniaz) «El pastel de boda: significado e historia» Nupcias Magazine 2011-05-25 Noiz kontsultatua: 2021-05-12.
  3. (Gaztelaniaz) «La historia que hay tras una tarta de bodas» Grupo Juan "El Marchenero" 2020-10-20 Noiz kontsultatua: 2021-05-12.
  4. (Gaztelaniaz) Rojas, Walter. (2018-03-09). «Conoce la historia y las tradiciones del pastel o torta de bodas» Sella complejo hostelero Noiz kontsultatua: 2021-05-12.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]