Kontabilitatean, FIFO (First In First Out esaldiaren sigla, ingelesez) eta LIFO (Last In First Out esaldiaren sigla, ingelesez), inbentarioa egiterakoan izakinak baloratzeko metodo bi dira. Izakinak prezio ezberdinetan erosita, FIFO metodoa erabiliz gero, lehen jasotako izakinak saltzen dira lehenbizi; FIFO metodoa erabiliz gero, aldiz, azken izakinak (last, ingelesez) saltzen dira lehenbizi. Horrela, FIFO metodoa erabilita, inflazio egoera batean, kontabilizatzen den irabazia handiagoa izango da LIFO metodoekin alderatuta, saldutako unitateen kostua lehen prezio txikietan baloratzen delako.
Enpresa batek ekitaldiaren hasieran, urtarrilaren 1ean, dituen izakinen kopurua 100 unitatekoa da, unitateko prezioa 10 euro izanik. Ondorengo egunetan, eragiketa hauek egiten ditu:
Zenbakia | Data | Erosketak | Salmentak | Inbentarioa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Unitateak | Prezioa | Guztira | Unitateak | Prezioa | Guztira | Unitateak | Prezioa | Guztira | ||
01/01 | 100 | 10 | 1000 | |||||||
1 | 01/03 | 50 | 12 | 600 | 100 | 10 | ↓ | |||
50 | 12 | 1600 | ||||||||
2 | 01/05 | 100 | 20 | 2000 | 50 | 12 | 600 | |||
3 | 01/07 | 200 | 15 | 3000 | 50 | 12 | ↓ | |||
200 | 15 | 3600 | ||||||||
4 | 01/09 | 100 | 20 | 2000 | 150 | 15 | 2250 |
Zenbakia | Data | Erosketak | Salmentak | Inbentarioa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Unitateak | Prezioa | Guztira | Unitateak | Prezioa | Guztira | Unitateak | Prezioa | Guztira | ||
01/01 | 100 | 10 | 1000 | |||||||
1 | 01/03 | 50 | 12 | 600 | 100 | 10 | ↓ | |||
50 | 12 | 1600 | ||||||||
2 | 01/05 | 100 | 20 | 2000 | 50 | 10 | 500 | |||
3 | 01/07 | 200 | 15 | 3000 | 50 | 10 | ↓ | |||
200 | 15 | 3500 | ||||||||
4 | 01/09 | 100 | 20 | 2000 | 50 | 10 | ↓ | |||
100 | 15 | 2000 |
Ikus daitekeenez, metodo bat edo bestea erabiltzeak badu eragina salmenta bakoitzak dakarren irabazian. Adibidez, urtarrilaren 9ko salmentak dakarren irabazia, FIFO metodoa erabiliz, 2000-50×12-50*15=650 euro da; LIFO metodoa erabiliz, ordea, 2000-100×15=500 euro da.