Fabrizio Romano | |
---|---|
(2021) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Napoli, 1993ko otsailaren 21a (31 urte) |
Herrialdea | Italia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Università Cattolica del Sacro Cuore (en) |
Hizkuntzak | italiera gaztelania portugesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kirol-kazetaria |
Fabrizio Romano (Napoli, 1993ko otsailaren 21a) kirol-kazetari italiarra da, eta futboleko fitxaketen merkatuan espezializatuta dago.[1] Sky Sports-en lan egiten du 19 urte zituenetik, eta Twitter-en hamar milioi jarraitzaile baino gehiago biltzea lortu du. Askoren ustez, kazetari fidagarriena da futbolari dagokionez.
Romano Napolin jaio zen, Italian, 1993ko otsailaren 21ean.[2] Kirol-kazetari gisa 18 urte zituela hasi zen lanean, Bartzelona Futbol Klubari buruzko informazioa jaso ondoren.[3] Sky Sports-ekin lan egiten duenetik (enpresa horrekin sinatu zuen lehen kontratua 19 urterekin), harremanak sortu eta eraiki ditu Europa osoko klub, jokalari, agente eta bitartekariekin.[4] Romanok kazetari gisa ere egiten du lan The Guardianentzat, eta milioika jarraitzaile lortu ditu sare sozialetan, batez ere Twitterren eta Instagramen.[4] Milanen bizi da.
90 min aldizkariaren arabera, Fabrizio da futbolaren munduko transferentziei buruzko albiste berrietako kazetari fidagarrienetako bat da.[1]
Watford F.C. talde ingelesaren jarraitzailea izateaz gain, Romano eleaniztuna da; italiera, ingelesa, gaztelania eta portugesa menderatzen dituelako.[5]