Faetusa | |
---|---|
Greziar mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Familia | |
Aita | Helios |
Ama | Neaera (en) eta Klymene (en) |
Anai-arrebak | Phaethon (en) eta Lampetia (en) |
Faetusa (dizdiratsua), greziar mitologiako pertsonaia bat da. Ninfa bat, Neeraren alaba, honek Helios eguzki jainkoaren izandako harremanaren ondorio. Homeroren Odisearen arabera, Odiseo Trinazia uhartera iritsi zen, non, Faetusak, bere ahizpa Lanpeziarekin batera, bere aita Heliosi sagaraturiko artaldeak zaintzen zituen.
Ovidioren Metamorfosiak izeneko lanean, Faetusa, Faetonen arrebetako bat zela esaten da. Honen gorpu hila ikustean, negar egin zion eta bere malkoetatik lortu zen anbarra, horregatik, Faetonen abentura bezalako gertaera ikaragarri batetik, anbarra bezain ederra zen zeozer sortu zen (gauza txar guztiek dute, barnean, zeozer ona).