Fakoia (edo ganibet gautxoa) gautxoek, Argentinako Pampako biztanleek, eraikitako tresna bat da. Ebakitzeko lan tresna izateaz gain, animaliak hiltzeko eta larrutzeko, larrua eta zura lantzeko... ere erabiltzen da. Babes pertsonalerako arma gisa ere garatu da, esgrimaren estilora, Pampa aldean babesteko. Bere pontxoa eta bere zaldiarekin batera, gerta daitezkeen erasoetaz babesteko, aliantza hoberena osatzen dute, euren lege eta filosofia propioen arabera erabiliz, arte martzialetan gertatzen den bezala.
"Faca" portugesezko hitzetik dator eta ganibeta edo aiztoa esan nahi du. Beharbada, ohiko ganibeta edo aiztoa baino handiagoa denez, fakoi deitu izan zaio
Euren formatua oso aldagarria da. Oso xumea izan daiteke, edo luxuz beterikoa, bai erabilitako materialen aldetik (zilarra, urrea...), baita langintza aldetik ere.
Gautxoak esku batean fakoia daraman bitartean, beste besoan pontxoa biltzen du, ezkutu gisa egin dezan.
Ezinbesteko beharra zen gautxoarentzat bere fakoiaren ahoa ondo zorroztua egotea, baita armaren orria ondo olioztatua ere, arma osoa hobeto mantendu ahal izateko.