Feather ur-jauzia | |
---|---|
![]() | |
Mota | ur-jauzi |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 39°38′35″N 121°16′28″W / 39.642943°N 121.274407°W |
Kokapena | Plumas National Forest (en) ![]() |
Estatu burujabe | ![]() |
Estatua | ![]() |
United States National Forest | Plumas National Forest |
Babestutako-eremua | Plumas National Forest (en) ![]() |
Hidrografia | |
Arro hidrografikoa | Sacramento River basin (en) ![]() |
Feather ur-jauzia (ingelesez: Feather Falls) Estatu Batuetakn dagoen ur-jauzi bat da, Kalifornia iparraldeko Butte konderrian hain zuzen ere.[1]
Plumas Basoan (Plumas National Forest) kokaturik dago. Fall ibaiak egiten duen 120 metrotako jauzi librea da[2]. Ibai honetako urak Feather ibaira isurtzen dira ondoren. Ur-jauzia itsas malatik 762 metrotako altueran dago.[2]
Kaliforniako ibaietako emaria uda aldera asko jaisten bada ere, Falls ibaiaren emaria nahiko konstante mantentzen da urtean zehar.[3]
Oroville aintziraren erdiko besotik ikusten da ur-jauzia, baina Feather Falls herrixkan ezarrita dagoen begiralekutik ikustea da ohikoena.
Hainbat mendi ibilbide antolatu dira Feather ur-jauzia ikusteko eta zailtasunaren arabera sailkaturik daude.[1]
Frey Creek izeneko eremuan marigorringoek geldialdia egiten dute haien migrazioan. Milioika marigorringo pilatzen dira neguko hilabetetan, azarotik martxora gutxi gora behera.[4]