Feddan

Feddan (arabieraz: فدّان‎‎‎faddān) azalera unitate bat da. Egipto, Sudan, Siria eta Omanen erabiltzen da. Arabiera klasikoan "mando baten uztarria" esan nahi du, denbora zehatz batean kudeatu daitekeen lurzoruari erreferentzia eginez. Egipton feddan unitate gisa erabili da sistema metrikoa sartu eta gero. Feddan batek 24 kirat (arabieraz: قيراط‎qīrāt) ditu, hau da, 175 metro koadro.

Unitate balikideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Feddan 1 = 24 kirat = 60 metro × 70 metro = 4200 metro koadro (m2) = 0.42 hektarea = 1.038 akre.

Sirian txikiagoa da, eta 2.295tik 3.443 metro koadro arteko neurria izan ohi du.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]