Fedibertsoa ingelesetik mailegatutako federazioa eta unibertso nahasten dituen portmanteau hitza da. Lagunartean erabiltzen hasi zen terminoa da, hainbat sare sozialetako zerbitzariek osatzen zuten ekosistema edo unibertsoa izendatzeko. Sare sozial horien ohiko helburu nagusia mikroblogak kudeatzea izaten da, mezu labur eta publikoak partekatzea[1][2].
Europan eragile asko kezkatuta agertu dira Interneteko sare sozialetan zenbait enpresa erraldoik lortu duten nagusitasunarekin. Fedibertsoko sare sozial libre eta federatuak kontuan hartzeko moduko alternatiba bezala aipatu izan dira.[4][5]
Matrix, XMPP. Komunikazio protokolo libreak, hainbat bezero librerekin (WhatsApp eta Telegram-en antzekoak).
NextCloud. Fitxategiak partekatzeko "hodeiak" (Google Drive, Microsoft OneDrive eta DropBox antzekoa baina horretaz gain aplikazioak ere badituen ingurunea).
Erronka izan da software librea erabilita eta sistema federatuak erabilita (eta ez zentralizatuak) hain arrakastatsuak izan diren ereduei alternatibak eskaintzea. Pribatutasuna babesteko-eta.
Twitter eta Googkle+software jabedun eta sistema zentralizatua duten gizarte sare hauek izan da software librez egindako sare sozial batzuen nolabaiteko eredu, Mastodon eta GNU Socialenak esaterako. Zerbitzu bera eskaini nahi zen, erabiltzaileen datuak batu gabe, modu seguruagoan.
Facebook, munduan hainbeste erabiltzaile duen gizarte sare zentralizatu hori izan da, esate baterako Friendica edo Diasporaren eredua.
Euskal fedibertsoa sustatzeko sortu zen 2022an Abaraska taldea eta honako zerbitzuak eskaini dizkio euskal komunitateari. Zerbitzu hauetan Abaraska taldea arduratu zen zerbitzariak lortzen, software librea instalatzen-eta.[15] Ordutik, taldeko boluntarioak mantentze lanez arduratu dira eta erabiltzaile anonimoen finantziazioa lortu dute zerbitzariak alokatzeko-eta. Abaraska taldeak domeinu hauek kudeatzen ditu: