Felicia Montealegre

Felicia Montealegre

Bizitza
JaiotzaSan José1922ko otsailaren 6a
Herrialdea Costa Rica
HeriotzaEast Hampton1978ko ekainaren 16a (56 urte)
Heriotza modua: birikako minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Leonard Bernstein  (1951 -  1978)
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakaktorea, antzerki aktorea eta telebista-aktorea

IMDB: nm1544478 IBDB: 92674
Musicbrainz: a232d6d1-2d51-4c6d-a5fc-1927a1317f15 Edit the value on Wikidata

Felicia María Cohn Montealegre (San José, Costa Rica; 1922ko otsailaren 6a - East Hampton, New York; 1978ko ekainaren 16a), Felicia Montealegre edo Felicia Montealegre Bernstein izenekin deitua ohikoan, Costa Rican jaiotako aktore txiletarra izan zen[1], AEBetara bizitzera joan zenean, telebistan eta Broadwayn antzezteagatik ezaguna bihurtu zen. Narratzaile eta aktore gisa hainbat ikuskizunetan parte hartu zuen Estatu Batuetako hainbat ekitaldietan, horietako askotan zuzendari zelarik Leonard Bernstein konposagilea, Montealegreren senarra hain zuzen.[2][3][4]

Ezizena zuen «la mujer más bella de Chile» (‘Txileko emakumerik ederrena’)[5]

Felicia Cohn Montealegre Costa Ricako San José hiriko Amón auzoan jaio zen.[6] Gurasoak Clemencia Montealegre Carazo costarricarra eta Roy Elwood Cohn, American Smelting and Refining Companyaren zuzendaria ziren.[7] Amaren aldetik, Costa Ricako Estatu buru orde Mariano Montealegre Bustamante zuen herenaitona. Aitaren familia judua zen eta Txilen hazi zen zen arren eta hasieran katolikoa izanagatik, judaismora bihurut zen Leonard Bernsteinekin ezkondu zenean.[8]

Santiagon ikasi zuen, moja frantsesen eskolan.[9]

21 urterekin New Yorkera joan zen eta han piano ikasketak egin zituen

Claudio Arraurekin eta Leonard Bernstein ezagutu zuen Arrauk 1946an ospatutako festa batean.[10]

Richard Hart aktorearekin harreman luzea izan zuen eta haren heriotzaren hurrengo urtean, 1951ean, Bernsteinekin ezkondu zen. Hiru seme-alaba izan zituzten: Jamie (1952),[11] Alexander (1955)[12] eta Nina (1962).[13]

New Yorken The Dakota eraikinean bizi ziren Upper West Sideean.[14]

1970ean senar-emazteek Pantera Beltzen aldeko ekitaldia ospatu zuten.[15]. The New York Times egunkariak hasieran babestu egin zituen, baina Tom Wolfen artikulu zirikatzaile baten erruz, zeinetan «Radical Chic» terminoa sortu zuen, kritika txarrak jaso zituen.[16][17][18][19] Artista bikoteak elkartasuna erakutsi zuen, eskubide zibilen eta norbanakoen askatasunen izenean.[20][21]

1976an Bernsteinek onartu zuen bisexuala zela[22] eta Felicia Montealegre utzi zuen eta Tom Cothran bikotekide berriarengatik. Hurrengo urtean, Felicia Montealegeri biriketako minbizia aurkitu zioteneta Leonar Berstein bere ondoan egon zen heriotza arte.[23]

Errezitaldiak egin zituen Kaddish sinfonian eta Debussyren San Sebastianen martirioa musika lanean.

Telebistan Henrik Ibsenen Panpinen etxea antzezlanean eta Broadwayn[24] Poor Murderer lanean, 1976an. 1955an Louis Jourdanean Tonight in Samarkand lanean antzeztu zuen, Jacques Devalen zuzendaritzapean, Princetonen.

Erreferentzia zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Lazo, Caroline Evensen. (2003). Leonard Bernstein : in love with music. Minneapolis : Lerner ISBN 978-0-8225-0072-8. (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
  2. http://www.masterworksbroadway.com/photo-galleries/photos/17536
  3. The power and passion of Leonard Bernstein In Limelight The Classical Music & Arts Website. .
  4. http://popartmachine.com/art/LOC+1135362/THE+BERNSTEINS+AND+THEIR+CHILDREN--JAMIE,+FELICIA+MONTEALEGRE+(MRS....%0A[Betiko hautsitako esteka]
  5. «Daily Princetonian 6 January 1955 — Princeton Periodicals» papersofprinceton.princeton.edu (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
  6. www.familysearch.org (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
  7. (Ingelesez) Mender, Mona. (1997). Extraordinary Women in Support of Music. Scarecrow Press ISBN 978-0-8108-3278-7. (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
  8. (Ingelesez) Secrest, Meryle. (1995). Leonard Bernstein: A Life. Vintage Books ISBN 978-0-679-73757-5. (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
  9. «Daily Princetonian 6 January 1955 — Princeton Periodicals» papersofprinceton.princeton.edu (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
  10. Valdivia, Gonzalo. (2020-09-25). «Una mujer radical: Netflix revive la historia de la actriz chilena Felicia Montealegre» La Tercera (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
  11. http://www.leonardbernstein.com/educator.htm
  12. http://www.leonardbernstein.com/press_ab.htm
  13. «Three-day extravaganza fetes Bernstein» web.archive.org 2008-05-11 (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
  14. «Buy Leonard Bernsteins Dakota Apartment for Only 25.5 Million | The Real Estate Bloggers» web.archive.org 2013-10-11 (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
  15. «“Radical Chic” -   Exhibitions - myLOC.gov (Library of Congress)» web.archive.org 2012-07-25 (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
  16. False Note on Black Panthers. .
  17. (Ingelesez) Wolfe, Tom; to 1976, a contributing editor at New York Magazine from 1968. (2023-09-15). «Radical Chic: That Party at Lenny’s» New York Magazine (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
  18. (Ingelesez) Wolfe, Tom; to 1976, a contributing editor at New York Magazine from 1968. (2023-09-15). «Radical Chic: That Party at Lenny’s» New York Magazine (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
  19. «Leonard Bernstein: A political life». The Economist. 28 de mayo de 2009.
  20. Bernstein, Felicia M. (21 de enero de 1970). «Letters to the Editor of The Times: Panthers' Legal Aid». The New York Times.
  21. «BERNSTEIN: THE BEST OF ALL POSSIBLE WORLDS» web.archive.org 2010-12-23 (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
  22. «Gay Today: People» gaytoday.com (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
  23. http://www.nytimes.com/1994/07/19/books/books-of-the-times-bernstein-up-close-the-follicles-and-pores.html
  24. http://broadwayworld.com/people/Felicia-Montealegre/#

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]