Felip Pedrell (Tortosa, 1841ko otsailaren 19a - Bartzelona, 1922ko abuztuaren 19a) katalan musikagilea eta musikalaria izan zen.
Madrilgo Kontserbatorioko irakaslea izan zen, eta Albéniz, Granados eta Falla izan zituen ikasle, besteak beste. Musika nazionalistaren sustatzaile izan zen eta musikagile nagusietakoa espainiar musikaren aurrerabidean. XVI. mendeko espainiar musika aztertu zuen. T. Luis de Victoria musikagilearen lan guztiak argitaratu zituen. Musikologiaren oinarriak ezarri zituen Hispaniæ schola musica sacra zortzi liburukitako bilduman, eta Por nuestra música idatziari esker, oihartzun handia lortu zuen. Operak idatzi zituen, besteak beste: El último abencerraje, Los Pirineos, La Celestina. Bestalde, orkestrarako musika, kantatak, kantuak, ganberako musika eta eliza-musika ere idatzi zuen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Felip Pedrell |