Femu a Corsica | |
---|---|
Sorrera | 2017ko urriaren 15a |
Eremua | Korsika |
Ideologia politikoa | Korsikar nazionalismoa |
Kideak | Gilles Simeoni |
Eserlekuak erakundeetan | Korsikako asanbladan 28 / 63 Frantziako Nazio Biltzarrean (Korsikari dagozkion eserlekuak) 3 / 4 |
https://www.femuacorsica.corsica/fr/ |
Femu a Corsica (euskaraz, Korsika egin dezagun) Korsikako alderdi abertzalea da, 2010ean sortua koalizio politiko modura eta 2017an alderdi politiko bihurtua. Gaur egun (2019) Pè a Corsica koalizio abertzalearen kidea da, Corsica Liberarekin batera. Gilles Simeoni da bere lehendakaria. Ildo politikoari dagokionez, alderdi autonomista da: Korsikako naziogintza, autonomia zabala eta balore demokratikoak defendatzen ditu [1]. Europako Aliantza Askearen kidea da.
Hiru alderdi politikoen bateratze prozesuaren emaitza da Femu a Corsica: Partitu di a Nazione Corsa, Inseme per a Corsica eta Chjama Nazionale.
2017ko abenduaren hauteskundeetan aurreikuspen guztiak gainditu zituen Pè a Corsica koalizioak, eta gehiengo absolutua lortu zuen Korsikako Asanbladan [2], botoen %56 eta 41 eserleku lortuta. Koalizioa sortzen duten bi alderdiek (Femu a Corsicak, alderdi nagusia, eta Corsica Liberak) eserleku horiek banatu zituzten, Femu a Corsicak 28 eserleku eskuratuz. Modu horretan Korsikako Asanbladan kide gehien dituen alderdi politikoa bihurtu zen Femu a Corsica.