Fernando Trueba | |||
---|---|---|---|
(2017) | |||
1988 - 1988 ← José María González-Sinde - Antonio Giménez-Rico (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Fernando Rodriguez Trueba | ||
Jaiotza | Madril, 1955eko urtarrilaren 18a (69 urte) | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Cristina Huete | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, aktorea, errealizadorea eta animatzailea | ||
Lantokia(k) | Espainia | ||
Jasotako sariak | |||
fernandotrueba.com | |||
|
Fernando Trueba (Madril, 1955eko urtarrilaren 18a - ) espainiar zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizlea da, David Trueba gidogile eta ekoizlearen anaia.
Kazetaritza ikasketak egin ondoren, zinema kritikari izan zen. Film labur batzuk egin eta 1980an egin zuen lehen film luzea, Ópera prima. Hurrengo filma Chicho Sánchez Ferlosio kantariari buruzko dokumental bat izan zen, Mientras el cuerpo aguante (1982, «Gorputzak eusten dion bitartean»). Komediak egin ditu gehienbat: Sal gorda (1983), Sé infiel y no mires con quién (1985), El año de las luces (1986, «Argien urtea»). 1989an polizi film bitxi bat egin zuen, El sueño del mono loco («Tximu eroaren ametsa»). 1993ko Belle Époque filmak, komedia hau ere, arrakasta handia izan zuen eta atzerriko film onenari ematen zaion Oscar saria jaso zuen 1994an. 1997an Zinemako hiztegia egin zuen.
Urtea | Filma | |
---|---|---|
1980 | Ópera prima | |
1982 | Mientras el cuerpo aguante | Chicho Sánchez Ferlosiori buruzko dokumentala |
1983 | Sal gorda | |
1985 | Sé infiel y no mires con quién | |
1986 | El año de las luces | |
1989 | El sueño del mono loco | |
1992 | Belle Époque | |
1995 | Two Much | |
1998 | La niña de tus ojos | |
2000 | Calle 54 | Dokumentala |
2002 | El embrujo de Shanghai | |
2004 | El milagro de Candeal | Dokumentala |
2009 | El baile de la Victoria | |
2010 | Chico y Rita | Animazio filma |
2012 | El artista y la modelo | |
2016 | La reina de España | |
2020 | El olvido que seremos |
Film onenaren hiru Goya sari:
Oscar sari bat: