Ferris Bueller's Day Off (euskaraz Ferris Buellerren Jaieguna), 1986ko John Hughes estatubatuarrak zuzendutako nerabe komedia film bat da. Matthew Broderick, Mia Sara eta Alan Ruck aktoreek antzeztu zuten.
AEB, Chicago, Ferris Bueller (Matthew Broderick) hiriaren hegoaldeko institutu bateko 17 urteko ikasleak bere gurasoak etxetik kanpo daudela baliatuz oporrak aurreratu eta klasetatik piper egitea erabaki du. Ordurarte egin ez zitzazken gauzak egiteko egun oso batetaz gozatzeko prestaketak zehatz-mehatz burutu ditu. Horretarako, noski, Cameron Frye (Alan Ruck) lagunik onena eta Sloane Peterson (Mia Sara) neskalagunaren laguntza izango du.