Ferritina[1] ornodunengan dagoen proteina da, burdina duena. Gibelean, barean eta hezur-muinean pilatzen da batez ere. Geruza disolbagarria du kanpoan (apoferritina) eta burdin hidroxifosfatoz osatua dago barnetik.
Proteina honek garrantzi handia du organismoa burdinez hornitzen duelako. Burdina, besteak beste, ezinbestekoa da hemoglobina eta eritrozitoak sortzeko. Odolean dagoen ferritinak zerikusi handia du gorputzean dagoen burdin mailarekin. Horregatik, medikuntzan ferritinaren neurketa oso baliotsua da anemia ferropenikoak antzemateko.
Burdinaren gabezia da anemiaren kausa ohikoena (anemia guztien %90 inguru burdin kontzentrazio txikiekin dago lotua)
- ↑ Euskalterm: [Nutrizioa eta Dietetika Hiztegia] [2016]