Feryal Abdelaziz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kairo, 1999ko otsailaren 16a (25 urte) |
Herrialdea | Egipto |
Lehen hizkuntza | egiptoar arabiera |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | arabiera egiptoar arabiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | karateka |
Parte-hartzailea
|
Feryal Abdelaziz —arabieraz: فريال أشرف— (Kairo, Egipto, 1999ko otsailaren 16a) karateka da. Tokio 2020ko Olinpiar Jokoetan urrezko domina bat lortu zuen; halaxe, Egiptoko lehen emakumezko txapeldun olinpikoa bihurtu zen.[1]
Zazpi urte zituela hasi zen karatea egiten Kairo hiriburuan. 2018an, Madrilen jokaturiko munduko txapelketan, hirugarrena izan zen, eta, 2019an, Afrikako Jokoetan, zilarra eskuratu zuen.[1]
Tokioko Olinpiar Jokoetan, 2020an, urrezko domina irabazi zuen finalean, Irina Zaretska azerbaijandarra 2-0 garaituta.[2] Egiptoko emakumezko batek lortutako aurreneko urrezko domina olinpikoa da,[1] eta herrialde hark 2004an lortua zuen azken urrezko domina.[2]
Joko Olinpikoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio ( Japonia) | kumite +61 kg | |
Munduko Uretako txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2018 | Madril ( Espainia) | kumite taldeka | |
Afrikako Jokoak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2019 | Rabat ( Maroko) | kumite 68 kg |