Feuersnot

Feuersnot
Jatorria
Argitaratze-dataXX. mendea
Estreinaldi-data1901eko azaroaren 21a
IzenburuaFeuersnot
Ezaugarriak
Hizkuntzaalemana
Zatiak1 ekitaldi
LibretistaErnst von Wolzogen
Bestelako lanak
MusikagileaRichard Strauss
Fikzioa

IMSLP: Feuersnot,_Op.50_(Strauss,_Richard) Edit the value on Wikidata


Feuersnot Richard Strauss konposatzaile eta musikari alemaniarrak zati bakarrean idatzitako opera da. 1901ean amaitu zuen. Libretoa, Ernst von Wolzogenek idatzia da. Hau, Straussen bigarren opera da. Estreinaldia, Dresdengo Opera Antzokian izan zen, 1901eko azaroaren 21ean. Gustav Mahler izan zen Vienako estreinaldia zuzendu zuena, 1902ko urtarrilean.

  • Schweiker von Gundelfingen, etxezaina beheko tenorea
  • Ortolf Sentlinger, alkatea beheko baxua
  • Diemut, Ortolfen alaba soprano altua
  • Elsbeth, Diemuten laguna mezzosopranoa
  • Wigelis, Diemuten laguna behe kontraltoa
  • Margret, Diemuten laguna soprano altua
  • Kunrad, Alkimista baritono altua
  • Jorg Poschel, behe baxua
  • Hämerlein, kinkilaria baritonoa
  • Kofel, errementaria baxua
  • Kunz Gilgenstock, okina eta garagardogilea baxua
  • Ortlieb Tulbeck, kupelgilea tenore altua
  • Ursula, bere emaztea kontraltoa
  • Ruger Asbeck, eltzegilea tenorea
  • Walpurg, bere emaztea soprano altua
  • Hiritarrak, emakumeak, umeak, morroiak
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Tokia: Ertaroko Munich, uda erdialdeko gau batean

Uda erdialdeko jaialdian zehar, maitaleek elkarri leialtasuna agintzen diote, sutzar bateko txingarren gainetik jauzi eginez. Kunrad, intxixua, hirian agertzen da, eta bere presentziak jendea aztoratzen du. Kunrad, Diemut, alkatearen alabarengatik erakarria sentitzen da, eta guztien aurrean musukatzen du. Diemutek, uko egiten dio bere gelara, gora, saski batean eramango duela esanez, baina orduan, bide erdian zintzilik uzten du. Mendeku bezala, Kunradek, jaialdiko sutzarrak itzaltzen ditu eta jendea kulturagabekoa izateaz salatzen du. Suak berriz bere onera ekartzeko modu bakarra, birjina baten gorputza berotzea da. Konponbide honek, jende guztia aztoratzen du. Diemut konbentzitzen dute Kunraden nahia bete dezan, eta honek halaxe egiten du. Ondoren bere lehen esperientzia sexuala izaten du, bere gelan argi dirdiratsuekin. Honela, suak bere onera etortzen dira.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]