Fi Gruis edo Phi Gruis (φ Gru / HD 219693 / HR 8859 / HIP 115054) Grus konstelazioan dagoen +5,55 magnitudeko izar bat da. Gugandik 113 argi urteko distantziara dago.
Fi Gruis F4V espektru motako sekuentzia nagusiko izar zuri-hori bat da. Bere tenperatura efektiboa, kontsultatutako iturriaren arabera, 6531 eta 6554 kelvin artekoa da. Bere erradioa gure eguzkiarena baino %89 handiagoa da, eta 19,9 km/sko proiektatutak errotazio abiadurarekin, itzuli bat 5,14 egun baino gutxiagoan ematen du. Bere errotazioari dagokionez, hidrogenoa fusionatzen duten sekuentzia nagusiko izarrak (eguzkia kasu), nahiko modu definituan 6500 kelvineko azaleko tenperaturan banatzen dira; hau baino azaleko tenperatura txikiagoa dutenek motel errotatzen dute, eta hau baino handiagoa dutenek askoz azkarrago. Horren arrazoia, izarrik hotzenek, non gasak modu zurrunbilotsuan goitik behera mugitzen diren haizeek eramaten dituzten eremu magnetikoak sortzen dituztela da. Eremu magnetiko hauek, miloika urtetan zehar eraginez, izarrik hotzenen errotazioa moteltzen dute. Fi Gruisek, bi taldeak banatzen dituen mugatik arinki gorago, gure eguzkiak baino hamar aldiz azkarrago errotatzen du, balio hau nahiko altuagoa izan daitekeen arren bere ardatzak Lurrarekiko duen okerduraren arabera.
Fi Gruisen metaltasuna gure eguzkiarenaren %81a da (Fe/H = -0,09). Gure eguzkia baino %42 masiboagoa, bere adina 2100 milioi urtetan estimatzen da.