Fikardou Φικάρδου | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
community of Cyprus Republic (en) | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Zipre | ||||||||||
Zipreren banaketa administratiboa | Nikosiako barrutia | ||||||||||
Izen ofiziala | Φικάρδου | ||||||||||
Jatorrizko izena | Φικάρδου | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 34°57′33″N 33°10′17″E / 34.95919199°N 33.17134805°E | ||||||||||
Azalera | 6,6305 km² | ||||||||||
Altuera | 1.060 m | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 15 (2011) 12 (2001) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 2 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Ordu eremua | UTC+02:00 eta UTC+03:00 | ||||||||||
fikardouvillage.com |
Fikardou (grezieraz: Φυκάρδου) Zipreko Errepublikako herri bat da, Troodos mendietan kokaturik dagoena, Nikosia hiriburutik 40 kilometro hego-mendebaldera. Zipreko Antigoaleko Departamentua da herriaren jabea eta 1978. urtean UNESCOren Gizateriaren ondare izateko hautagai izendatu zuten.
Ondoan dagoen Lazanias herrian XII. mendeko Machairas monasterioa dago[1].
Hipotesi nagusiaren arabera fygá ándron (φυγά άνδρον) izenean du jatorria, "iheslarien ezkutalekua" esan nahi du[1]. Dea dela inguruko Fikardos familia feudalaren aurreneko aipamen historikoa 1450. hamarkadakoa da.
K.o. 400 eta 800 urteen artean ezegonkortasun handia izan zen Zipren, alde batetik paganismoaren aurka ezarritako legeen erruz eta bestetik kostaldea behin eta berriz erasotzen zuten arabiarrek eraginda. Horren ondorioz hainbat giza taldek mendialdera jo zuten ihesi eta superbibentziarako ezpataren legea ezarri zuten. Aipaturiko monasterioaren Machairas izenak "borroka" esan nahi du adibidez.
Kondairaren arabera iheslarien bi klan nagusik kontrolatzen zuten Troodos mendialdeko eremua; alde batetaik Kourrieak zeuden Kourion inguruan, mendialdearen ekialdea kontrolatzen zutenak, eta bestetik Braveak, Tamasos ingurukoak, eskualdearen mendebaldea kontrolatuz. 700. urtearen aldera Cyzicus Propontisetik etxera itzulitako gerra preso zipretarrek mendialdera jo zuten eta mendiko klanen indarra nabarmen handitu zenez Gobernuak iheslariei barkamena eman behar izan zien.
Fikardou herria Machairas monasterioaren menpekoa izan zen Erdi Aroan. Monasterioko agirien arabera Lythrodontas zelaietan fruitu arbolak eta olibondoak zeuden landatuta. Fikardouko biztanleek Olea oleaster (olibondo basatia) landatzen zuten basoan. 1195 eta 1310 artean Tenpluko Ordenaren lurrak izan ziren eta orden hori desegin zenean Ospitaleko Zaldunen esku gelditu zen[2].
Fikardou 900 metrotako altueran dago, Pitsilia eskualdean, Machairas basoak inguratuta[3]. XIX. mendean herria hustu egin zen eta gaur egun XVIII. mendeko etxeek diraute, garaiko herri arkitekturaren erakusgarri, hauen artean aipagarrienak Katsiniosoen etxea, Achilleas Dimitrisen etxea[3] eta Pedro eta Paulo apostoluen eliza txikia[4].
Bi etxe tradizional berriztu egin ziren Fikardouko Landa Museoa osatzeko[4].
Bi solairutako jauregi bat ere badago, Veneziarren garaiko arkitekturaren elementuak agertzen dituena. Beheko solairua zen bizitokia eta goian biltegia eta lantokia zeuden[1].
1987. urtean Europa Nostra Award saria irabazi zuen eta antzinako monumentua izendatua izan zen[4]. 1978tik Gizateriaren ondare izateko hautagaien zerrendan dago.