Filippo della Valle

Filippo della Valle
Bizitza
JaiotzaFlorentzia1698ko abenduaren 26a
HeriotzaErroma1768ko apirilaren 29a (69 urte)
Jarduerak
Jarduerakeskultorea
Lantokia(k)Florentzia eta Erroma
KidetzaAccademia delle Arti del Disegno (en) Itzuli

Filippo della Valle (Florentzia, 1698ko abenduaren 26a-Erroma, 1768ko apirilaren 29a) eskultore italiarra izan zen. Erroman aktibitate handia izan zuen. Bere lanak barrokoko amaieraren eta neoklasizismo hasieraren artean kokatzen dira.[1]

Giovanni Battista Fogginiren biloba, Filippo della Valle oso gaztetan joan zen Erromara eta Klemente XII.a aita santuak artista toskanarren aldeko iritziaz baliatu zen aurrera egiteko. Berehala Camillo Rusconiri, urte haietako eskultore ospetsuenari, Giovan Battista Maini eta Pietro Bracciarekin batera, Letrango Corsini kaperaren dekorazioan lagundu zion. Geroago, Ferdinando Fuga arkitektoarekin lankidetzan aritu zen Palazzo della Consulta, Piazza del Quirinale eraikuntzan eta Inozentzio XII.a Aita santuaren mausoleoa San Pedro basilikan (1746). Arcadiako Akademiako kide izan zen eta San Luca Printze Akademian kargua izan zuen urte askotan.

Erroman hil zen, 1768an.

Filippo della Valle XVIII. mendeko eskultura erromatar eskolaren erakusle tipikoa izan zen. Gian Lorenzo Bernini barrokoa Carlo Marattaren eta Alessandro Algardiren lasaitasun klasikoagoa uztartzeko saiakerarekin bat egin zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Bruce Boucher (1998). Thames & Hudson, World of Art. ed. Italian Baroque Sculpture. 169 or., 208–209.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]