Film adaptazioa edo gidoi moldatua literatura lan bat beste formato batera eramatea da. Horrek lengoaia literarioaren aldaketa dakar eta, askotan ere, argumentuaren beraren aldaketa. Horrela sortutako ekoizpena arte-lan berria bezala onartu behar da. Liburu baten zinemarako adaptazioa iada ez da liburu bat, filma baizik eta erabilitako errekurtsoak ez dira berdinak. Normala da baita ere istoriaren mezuak aldatzea. Filmean, bestetik, emozioak sortzen dituzten elementu berriak daude: argiak, enkuadreak, musika, itzalak, soinuak... Hori guztia liburuan figura erretorikoen bidez transmititu behar dira.
Liburu bat lengoaia zinematografikora eramatea ez da lan erraza, batez ere ikusleak jatorrizko lana ezagutzen baitu: zaila da aurretik sortutako usteak mantentzea. Liburu bat irakurtzen dugunean gure irudimenak elementu asko sortzen eta moldatzen ditu, guztia gure estetikaren arabera moldatuta. Adaptazio on bat, bestetik, jatorrizko liburua hitzez-hitz ez du zergatik jarraitu behar; filmak eta liburuak jatorri amankomunak izango dituzte baina lan independenteak dira.
Munduko zinema sari ezagunenetan Film Adaptazio onenari eskainitako sariak ematen dira: Oscar Sariak, Goya Sariak, César Sariak...
Askotan horrelako bildumak egin dira moldaketa onenak azaltzeko. Hemen bi:
Euskal zineman euskal literatura iturri bat izan da gidoiak sortzeko garaian: