Finiarrak | |
---|---|
Finiar hizkuntzak | |
Biztanleak guztira | |
8,2 milioi | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Finn etnia 7 milioi Estoniarrak 1,1 milioi Kareliarrak 100.000 Vepsikoak 6.000 Izoriarrak 1.000 Livoniarrak 200 votikoak 100 | |
Hizkuntza | |
Hizkuntza fino-baltikoak | |
Erlijioa | |
Kristautasuna eta Uraldar neopaganismoa | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Baltikoak, Volgako finiarrak |
Finiarra edo Baltikoko finlandiarra talde etnolinguistikoa da, hizkuntzaz fino-ugrikoa, K.a. I. eta K. o. mendeen bitartean (mende batzuk lehenago aditu batzuen ustetan) Baltikoko ekialdeko kostaldean, Karelian eta Finlandian finkatu zena. Finlandiarrak edo suomiarrak, estoniarrak eta kareliarrak (Errusiako errepublika barnean) dira herri haien egungo ondorengoak. Egun oso gutxi dira, ordea, livoniarrak eta votikoak. Historian zehar desagertu dira beste herri finiar batzuk.
Gaur egungo Errusiaren erdialdean bizi ziren K.a. milagarren urte ingurua arte eta eslaviarrek bultzatu zituzten betiko egun dauden eremuetara. K.o. 800-1200. urteak arte beregain bizi izan ziren, baina kristautasunarekin batera germaniar eta eslaviar herrien nagusitasuna etorri zen. Estonia Danimarkaren, Zaldun Teutonikoaren, Suediaren eta Errusiaren mendean egon da, eta Suediaren eta Errusiaren agintepean Finlandia. Karelia Errusiako errepublika autonomoa da gaur egun.