Finlandiako suediera

Finlandiako suediera
Datu orokorrak
Hiztunak286.900 (2018ko abenduaren 31)
AraugileaInstitute for the Languages of Finland (en) Itzuli
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
germaniar hizkuntzak
ipar-germaniar hizkuntzak
Scandinavian languages (en) Itzuli
ekialdeko eskandinaviar hizkuntzak
suediera
Hizkuntza kodeak
Glottologeast2303
IETFsv-FI

Finlandiako Suediera hizkuntza gutxitu errekonozitu bat da Finlandiako kontestuan.[1] Suediera estandarraren antzekoa da mintzatzen den barietatea. Estatu osoan hizkuntza ofizial eta nazionalaren ezagupena du, baina Finlandia osoan %5 inguru bakarrik dira suedierazko hiztunak.

Estatus legala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suediaera Finlandiako Errepublikako bi hizkuntza ofizial eta nazionaletako bat da, eta bestea finlandiera da. Bi hizkuntza horiek estatus bera dute ia legeria osoan, nahiz eta Finlandiako suediaeraren estatusa eztabaida soziopolitikoaren xede izan den luzaroan.[2][3] Gainerako hizkuntza gutxituak (samia, esaterako) beste era batean araututa daude.

     Finlandieraz elebakarrak (udalerriak)     Udalerri elebidunak, finlandiera nagusi     Udalerri elebidunak, suediera nagusi.     Suedieraz elebakar (Åland uharteak)     Sami hizkuntza ko-ofizial, elebitasuna.

Udalerrien elebitasuna 2003ko Hizkuntzaren Legeak arautzen du.[4] Gutxiengoa 3.000 pertsonatara edo biztanleen %8ko markara iritsi bada, udalerriak elebiduna izan behar du. Gutxiengoa 3.000 pertsona baino gutxiago eta biztanleen %6 baino gutxiago izan bada, udalerria elebakar bihurtzen da, non ez duen bere udal-agintearen bidez erabakitzen elebidun izatea. Gaur egun, udalerri horietako batek bakarrik egin du, hau da, Lohjak (Lojo suedieraz). Estatutua hamar urtetik batean berrikusten da, eta Finlandiako Estatu Kontseiluak emandako gobernu-dekretu baten bidez aldarrikatzen da.

Yle herrialdeko irrati-telebista publikoak bi irrati seinale eskaintzen ditu suedieraz: Yle Vega eta Yle X3M. Yle Teema & Fem telebista kanal punlikoa ere badago.

Hizkuntzaren ezaugarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Finlandiako suedierazko dialektoak.

Hein handi batean, Suedian hitz egiten diren dialektoak eta Finlandiako elkarrekin ulergarriak dira, nahiz eta Ostrobotniako dialekto arkaiko batzuk ulertzen zailago suertatu bai Suediako hiztunentzat zein Finlandiako hegoaldean dauden beste hiztunentzat. Suedieraz hitz egiten duten finlandiar gehienek azpimarratzen dute berena ez dela bereizitako hizkuntza, suediera estandarra baizik. Gaur egun, suediera lau eskualdetan hitz egiten da Finlandian: Ostrobotnian, Åland uharteetan, Finlandiako hego-mendebaldea eta Nilandian.

Suediera, Finlandian hitz egiten den bezala, Finlandiako Hizkuntzen Institutuko Suedierazko Sailak arautzen du. Erakunde horrek ofizialki markatutako helburua du Suediako estandarretik gertu zaintzea bertako mintzaira.

Ahozko hizkuntzan, batez ere finlandiera nagusi den eremuetako gazteen artean, mailegu finlandiarrak eta kalkoak maiz sartzen dira hizketaldian. Suedian arkaikotzat jotzen diren hitz batzuk ere badaude suediera finlandiarrean. Azken mendean sortu diren gobernuko eta zerbitzu publikoko termino batzuk ere desberdinak dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Professor Catherine O. Ringen» The University of Iowa May 11, 2011.
  2. Hult, F.M., & Pietikäinen, S. (2014). Shaping discourses of multilingualism through a language ideological debate: The case of Swedish in Finland. Journal of Language and Politics, 13, 1-20.
  3. Kolu, J.,Kuronen, M. & Palviainen, Å. (Eds.) (2016) Svenskan i Finland 16. Jyväskylä Studies in Humanities 298.
  4. Kielilaki 6.6.2003/423 [Language Act of 2003.]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]