Flightplan (euskaraz Hegaldi Plana), 2005eko Robert Schwentke alemaniarrak zuzendutako misteriozko thriller psikologiko bat da. Jodie Foster, Peter Sarsgaard, Erika Christensen, Kate Beahan, Greta Scacchi, Sean Bean eta Matt Bomer aktoreek antzeztu zuten.
Alemania, Berlin, Kyle Pratt (Jodie Foster) aeronautika ingeniariak David senarra galdu ondoren, haren gorpua eta sei urteko alabarekin Aalton Aerolineako Elgin 474 hegazkinez AEBetara itzultzea erabaki duen estatubatuar emakume bat da. Baina, hegaldian zehar alaba misteriotsuki desagertzean, hegazkineko inor ez da neskatoa ikusi izanaz gogoratzen. 12.000 metroko garaieran, Kylek bere bizitza guztiko amesgaizto handienari aurre egin beharko dio: bere alaba Berlin-New York hegaldian desagertu da. Kylek oraindik senarraren galera gainditu ez duen arren eskifaia sinisgaitzaren aurrean burutik ongi dagoela frogatuarazi beharko du, baina burua galdu duelako aukerari ere aurre egin beharko dio. Dena dela, Marcus Rich (Sean Bean) hegazkineko kapitainak, eta Gene Carson (Peter Sarsgaard) hegazkineko polizia ofizialak, Kyleri sinistu nahi izan arren, neskatoa hegazkinera inoiz igo ez zela dirudi. Etsitua eta bakarrik, Kylek misterioa argitzeko bere buruan sinistu eta konfidantza izan beharko du.