Fluffer bat aktore porno baten zakila platoan tente edukitzeko lana duen pertsona da. Nahi den angelua zehaztu ondoren, zuzendariak aktoreei posizioan egoteko eskatzen die, eta flufferrari deitzen dio aktoreen zakila zutik manten ditzan. Lan hori makillaje departamentuaren parte dira. "Fluffing"ak ez du nahitaez aktoreak ukitzea esan nahi, baina ekintza sexualak eragin ditzake, hala nola felazioa edo sarpenik gabeko sexua[1].
Aktore pornografiko batzuen arabera, hala nola Aurora Snow[2], James Deen[3] eta Keiran Lee[4], dagoeneko ez da flufferren beharrik, eta desagertzen joan dela Viagra, inplanteen eta protesien sarrerarekin[5]. Hunter Skottek, "fluffer" gisa lan egin duenak, elkarrizketa batean esan zuen "gangbang edo bukkake baterako bakarrik erabiltzen direla, ez film [porno] normaletarako". Sloane Steelek, Bangbros.com enpresakoak, gutxi gorabehera gauza bera dio[6].
Pornografian 1970eko hamarkadan hasi zen erabiltzen[7][8], baina, erabilera pornografikoa baino lehen, higiezinen sektorean erabili izan da fluffer, etxebizitzak egokitzen dituen pertsona bat izendatzeko edo oheetako burkoak puzten dituen langile batentzat[9].