Folle-blanche | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Datu orokorrak | |
Kolorea | zuri |
B folle-blanche, Folle blanche edo Mune mahatsa mahats zuri frantsesaren aldaera bat da.
Bere genomaren azken analisien arabera, guoais mahatsaren ondorengoa da.[1]
Frantziako mendebaldekoa da jatorriz, eta ziurrenik Charente edota Itsas Charente departatamendukoa da, non bazen ezaguna 1630eko lehenengo destilategietan.[2] Bi mende eta erdiz, destilaziora bideratutako barietatea izan zen, eta asko lagundu zuen Frantziako pattarren, koñakaren eta armagnacaren ospean.
Filoxerak mahastia suntsitu zuenean (1870-1890), beharrezkoa izan zen mahatsondoa txertatzea. Beraz, folle zuria askoz sentikorrago bihurtzen da gaixotasunekin, bereziki usteldura grisarekin. Etekinak gutxitu egin ziren, eta jada ez ziren errentagarriak. Likoreak egiteko ugni blanc mahatsa hasi zen erabiltzen. Hala ere, mahasti batzuk kontserbatzen dira, mahats mota hau baita pattarrik finena ematen duena.
XVI. mendean[3] sartu zuten Nantes eskualdean, ardo zuria ekoizteko. Denbora luzez Europako iparraldera esportatu zuten herbeheretarrek. Egun, Nantes herrialdeko gros-plant-du-pays-nantais ardo zuia ekoizteko erabiltzen da.
Frantzian, 1994an 3.300 hektarean lantzen zen (horietatik 2.800 Nantes herrialdean), baina 1958an 15.800 hektarea ziren.[4] Hegoafrikan, Argentinan, Kalifornian eta Errumanian ere lantzen da.
Folle zuria mahatsak ardo oso garratz ("folle") eta oso zurbila (zuria, "blanche") sortzen duen barietatea da. Bere beste izen bat (frantsesez: gros plant) mahats-orpoen lodieratik edo ematen duen etekin handitik dator.[3]
Barietate honek izen asko ditu Frantzian, besteak beste, Blancheton, Enrageat Frantziako hego-mendebaldeko mahastietan, Folle blanc Loira haraneko mahastietan, Gros plant en Nantes aldean eta Vendée aldean, Grosse chalosse, Grosse blanquette, Hivernage Frantziako iparraldean Picpoul, piquepoul edo piquepoult, piquepouille edo picpouille Gers inguruan, (piquepoul blanc Okzitanieraz) Talos edo talosse.[5]