Foster, hilda zaude | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Philip K. Dick |
Ezaugarriak | |
Foster, hilda zaude (ingelesez: Foster, You're Dead!) Philip K. Dickek idatzitako zientzia fikziozko ipuina da, 1955ean Star Science Fiction Stories No.3 aldizkarian argitaratua.
2015ean Aritz Gorrotxategik Meettok argitaletxeentzat 'Ordaina' izeneko ipuin-bildumaren barnean euskaratu zuen. Guztira, hamaika narrazio kronologikoki ordenatuta biltzen ditu 'Ordaina'k, Dicken estiloa eta bilakaera hurbilagotik eta zehaztasun handiagoz hautemateko.[1]
Istorioa 1971n gertatzen da, non estatubatuar herritarren gehiengo zabalak bere gain hartzen dituen bunker pribatuak, eta finantza laguntza ematen die euren hiriari gerra nuklearrerako prestatzeko. Bunker "hobetuen" modelo berriak urtero sortzen dira eta urtero erosten dira (xurgagailuen edo automobilen antzekoak) sobietarrek, ustez, erasorako metodo berriak garatzen dituztelako.
Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |