Fotologa, ingelesezko photoblog (argazki bloga) eta Fotolog.com atariaren izenetik eratorritako hitza da. Argazki bildumetan ez bezala, ohiki fotologetan eguneko argazki bat argitaratzen du erabiltzaileak, eta argazki horri buruzko eta dagokion testuari buruzko iruzkinak egiteko aukera izaten dute oro har gainerakoek.
Fotologek sei ezaugarri nagusi dituzte, eta lehen hirurek zehazten dute modu bateko edo besteko fotologa izatea azken emaitza.