Four Corners monumentua | |
---|---|
Four Corners Monument | |
muga politiko | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | Arizona |
Arizonako konderri | Apache konderria |
Koordenatuak | 36°59′56″N 109°02′43″W / 36.998976478°N 109.045172275°W |
Altitudea | 4.879 ft, itsas mailaren gainetik |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Four Corners (en) |
Four Corners monumentua edo Lau Izkinen monumentua, AEBetako hego-mendebaldean dagoen monumentu bat da, Four Corners deritzon kokalekuan. Colorado, Utah, Arizona eta Mexiko Berria estatuek bat egiten duten lekuan dago, hortik bere izena.
1868an puntuaren kokalekua topatu zen, hareharrizko mugarri batez adieraziz. Ondoren, 1912an lehenbiziko seinale iraunkorra ezarri zen, eta 1992an gaur egungo granitozko monumentuaz ordezkatua izan zen. Azken honetan, granitozko mugarrian puntu zehatza adierazten duen brontzezko diskoa kokatzen da, honetan lau estatuen armarriak eta banderak ikusgai daude.