Francesca Albanese

Francesca Albanese

United Nations Special Rapporteur on the occupied Palestinian territories (en) Itzuli

2022ko maiatza -
Michael Lynk (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaAriano Irpino, 1977 (46/47 urte)
Herrialdea Italia
Hezkuntza
HeziketaPisako Unibertsitatea
School of Oriental and African Studies, University of London (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
ingelesa
Jarduerak
Jardueraknazioarteko zuzenbidean aditua
Lan nabarmenak

IMDB: nm15387259 Twitter: franceskalb Edit the value on Wikidata

Francesca Albanese (Ariano Irpino, Italia, 1977) italiar jurista eta giza eskubideen aldeko aktibista da. 2022an Nazio Batuen Erakundearen Bidali Berezi izendatu zuten Gazako Zerrendan eta Zisjordanian palestinarrek populatutako eremuetan ikuskaritza egiteko, NBEren izenean. [1]

Pisako Unibertsitatean zuzenbide lizentziatura egin zuen, eta giza eskubideetan masterra Londresko SOAS Unibertsitatean.[2]

Palestinaren auzian inplikazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albanesek aholkulari gisa lan egin du Arab Renaissance for Democracy and Development (ARDD) think tank-ean, eta Palestinako Gaiari Buruzko Sare Globalaren sortzaileen artean ere jardun da (Global Network on the Question of Palestine). Foro hori palestinarren eskubideen alde lan egiteko sortu zen, besteak beste palestinar errefuxiatuek, 1948an ihes egin zutenek eta haien ondorengoek, Israelgo lurretara itzultzeko eskubidea izan dutela aldarrikatuz. [3] Albanesek errefuxiatu palestinarren kanporatzea (Nakba) Holokaustoarekin alderatu izan du. [4]

Hamasek 2023ko urrian Israeli egindako erasoaren unean berehalako su-etena eskatu zuen, Palestinako herriak garbiketa etnikoa jasateko arrisku handia zuela esanez.

2024ko martxoan, Albanesek txosten bat argitaratu zuen, Israelek Gazan genozidioa egin duelako ustea jakinaraziz. Israelek Gazako Zerrendako zibil guztiei eraso egiteko helburutzat hartzen zituela adierazi du, Israelek palestinarren eremua garbitzeko plan orokor bat duela eta Israeli arma-boikota ezarri behar zaiola. Txostenak herrialde arabiarren laguntza zabala jaso badu ere, Israelek "errealitatearen desitxuratze lizun" gisa definitu du, eta AEBek Israelen aurkako joera duela esan dute. [5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]