Francesinha

Francesinha
Francesinha eta patata frijituak
Eskualdea Portugal
OsagaiakMoldeko ogia, urdaiazpiko egosia, txipolata, mortadela, txahal- edo txerri-xerra, Gazta.
Aldaerakarrautzarekin edo patata frijituekin
Antzeko janariakSandwicha

Francesinha Portugalgo sukaldaritza modernoko ogitarteko tipikoa da. Barietaterik ezagunena Portoko da, jatorrizko hiria.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moldeko ogi xigortuaren xerra da, hestebetez eta haragiz betea: urdaiazpiko egosia, txipolata, mortadela, txahal- edo txerri-xerra. Gero, beste moldeko ogi-xerra txigortu batekin eta gazta-xerrekin estaltzen da; ondoren, gainerrea ematen zaio, eta saltsa minetan bustitzen da, batez ere garagardoarekin eta tomatearekin; batzuetan, arrautza frijitu bat gehitzen zaio.[1] Normalean, francesinharekin batera patata frijituak eta garagardoa jan ohi da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Daniel David Silvak sortu zuen francesinha, 1960ko hamarkadan Frantziatik itzuli zen sukaldari emigranteak. Hala ere, jatorriari buruzko eztabaida dago. Plater trinkoa da, eta bazkaltzeko edo afaltzeko hartzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]