Francia Elena Márquez Mina (Yolombo, 1982)[1]Kolonbiako giza eskubideen eta ingurumenaren aldeko aktibista. Ibilbide politikoa 13 urterekin hasi zuen, bere herria mehatxatzen zuen urtegi baten kontra arituz.
2005ean, Represa Salvajina proiektuaren biktimei laguntzen aritu zen. 2009an, La Tomako Komunitate Kontseiluaren kide izan zen. 2013 eta 2014 urte artean Caucako Asanblada eta Kontseiluetan aritu zen, baita Turbanteen martxan parte hartu zuen.[3] Desplazatu gisa, Habanan emandako bake hizketaldietan ekarpena egin ere.[4][5]
2022komaiatzaren 29an ospatuko diren Kolonbiako hauteskundeetara Lehendakari-gai aurkeztu du bere burua, mugimendu feministaren babesarekin.[7][8][9] Itun Historikoak Gustavo Petro aukertu zuen alderdiaren ordezkari eta hautagai nagusi, alderdiak hamazazpi aulki lortu zituen Senatuan eta 25 Kongresuan.[10]
2018an, Goldman Environmental Prize saria jaso zuen, La Toma komunitatean legez kontra aritzen zen urre-meatzaritza geldiarazteko egindako lana aitortuz. Emakumeen martxa bat antolatu zuen Bogotara, 350 kilometroko ibilbidea meatzariak eta euren jarduna salatzeko. [2][11][12]
2015ean, Kolonbiako Giza Eskubideen Defentsaren Aldeko Saria jaso zuen.[13]