Francis Hughes | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bellaghy, 1956ko otsailaren 28a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Maze espetxea, 1981eko maiatzaren 12a (25 urte) |
Hobiratze lekua | Bellaghy |
Heriotza modua | suizidioa: Ahuleria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Kidetza | Behin-behineko Irlandako Armada Errepublikazalea |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Irlandako Armada Errepublikazalea - Ofiziala Behin-behineko Irlandako Armada Errepublikazalea |
Francis Hughes, irlanderaz Proinsias Ó hÁodha (1956ko otsailaren 28a, Bellaghy, Derry konderria – 1981eko maiatzaren 12a, Maze espetxea) Behin-Behineko IRAko kidea izan zen. 1981eko Irlandako gose greban hil zen 10 errepublikar presoetako bat izan zen.
1970eko hamarkadaren erdialdera bera eta beste hainbat IRAkide britainiar indar armatuen aldetik Ipar Irlandako gizonik bilatuenen artean zueden. 1978ko martxoaren 17an, Maghera udalerritik hurbil, IRAkide batzuk eta SASren soldaduek izandako tiroketa batean Paratxutista Errejimenduko David Jones soldadua hilik gertatu eta beste saoldadu bat larriki zauritua izan zen. Hughes bera ezker besoan zauritua eta atxilotua izan zen. 1980ko otsailean 80 urteko espetxe zigorra jaso zuen.
1981eko Irlandako gose greban parte hartu zuen errepublikar presoetako bat izan zen. 1981eko martxoaren 15an gose grebari ekin zion, hain zuzen ere, lehenbiziko gosegrebalaria izan zen Bobby Sands hasi eta bi astetara. Maiatzaren 12an eta Maze espetxean, goizeko 5:43etan 25 urte zituela zendu zen, 59 egunez gose-greban egon ondoren.