Franco Bitossi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Carmignano, 1940ko irailaren 1a (84 urte) |
Herrialdea | Italia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia eta ziklokros txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Philco | 1961-1962 |
Filotex | 1963-1972 |
Sammontana (en) | 1973-1973 |
Scic | 1974-1975 |
Zonca (en) | 1976-1976 |
Furzi (en) | 1977-1977 |
Gis Gelati | 1978-1978 |
Parte-hartzailea
|
Franco Bitossi (Camaioni di Carmignano, Toscana, 1940ko irailaren 1a -) italiar txirrindulari ohia da. Herrialde honetako txirrindularirik handienetako bat izan zen, bere ibilbide profesionalean 171 garaipen lortu zituelarik 1961 eta 1978 artean.
Garaipenen artean, nabermentzekoak dira, bi Lombardiako Giro Tirreno-Adriatikoa, Suitzako Itzulia eta Kataluniako Volta.
Profesionaletan bere lehen garaipena Hegoaldeko Hiru Egunetako etapa izan zen, Philco taldearen koloreekin. 1964an Springoil-Fuchs taldera joan zen eta Italiako Giroan lau etapa irabazi zituen, Cuneo-Pinerolo etapa mitikoa barne. 1965ean Pratoko Filotex talde legendariora pasa zen eta Suitzako Itzulia (2 etapa irabazita) eta Züricheko txapelketa irabazi zituen.
1966an bi etapa irabazi zituen Italiako Giroan eta Frantziako Tourrean, baita Sabatini Kopa ere. 1967an Tirreno-Adriatiko, Lombardiako Giroa eta Agostoni Kopa irabazi zituen. 1968an, berriz ere bi etapa irabazi zituen IGiroan eta Tourrean, non puntukako sailkapena ere lortu zuen (lehen italiarra), horretaz gain Züricheko txapelketa, Sabatini Kopa, eta Bernocchi Kopa eskuratu zituen. 1969an Italiako Giroko puntukako sailkapenean gailendu zen, elastikoa hasieratik amaieraraino mantenduz.
1970ean Italiako txapeldun bihurtu zen eta, besteak beste, Giroko lau etapa irabazi zituen (baita puntukako sailkapena ere) eta Kataluniako Volta. 1971n Italiako txapeldun titulua mantendu zuen, Industria e Commercio di Prato Saria probako garaipenarekin.
1972an, Frantziako Gap Munduko Txapelketan izandako epilogo zoritxarrekoaren ondorioz egunkari guztien azaletan agertu zen, non azken metroetan Marino Basso taldekideak harrapatu eta zilarrezko dominarekin konformatu behar izan zuen. Zoritxarreko geratera horrek, hala ere, irabazi izan balu baino ospetsuago bihurtu zuen.
1973an, Filotex taldea utzi eta Sammontanara joan zen eta Venetoko Giroa eta Emiliako Giroa irabazi zituen. Hurrengo urtean, Scic taldearekin, 4 etapa irabazi zituen Suitzako Itzulian eta 3 Italiako Giroan.
1976an Italiako txapeldun bihurtu zen, berriro ere, Zonca Santini taldearekin. Hurrengo urtean, berriz ere taldez aldatu eta Viborrekin elkartu zen, non Camaiore Hiriko Saria prestigiotsua irabazi zuen. Urte honetan bertan, berriz aukeratu zuten Munduko txapelketarako, eta brontzezko domina bikaina poltsikoratu zuen San Cristobalen, Venezuelan.
1978an amaitu zuen karrera, Gis Gelati taldearen koloreekin, bi lasterketa berri irabaziz. Franco Bitossi "Cuore matto" (bihotz eroa) goitizenarekin ezaguna zen, bihotzeko arritmia bat zela eta, noizbehinka laterketa baten eridian gelditzera behartzen ziona. Bere izaera oldarkorragatik, oso ezagun egin zuen eta Italiako txirrindularitzak emandako txapeldun handienetariko bat bihurtu zen.
Itzuli Handia | 1961 | 1962 | 1963 | 1964 | 1965 | 1966 | 1967 | 1968 | 1969 | 1970 | 1971 | 1972 | 1973 | 1974 | 1975 | 1976 | 1977 | 1978 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | - | - | 28. | 10. | 7. | 8. | 15. | 9. | 10. | 7. | 23. | UT | UT | 9. | 26. | UT | 73. | UT |
Frantziako Tourra | - | - | - | - | - | 17. | - | 8. | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
Espainiako Vuelta | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
Munduko errepideko txapelketa | - | - | - | - | - | UT | - | 4. | UT | 9. | 16. | 2. | 14. | UT | - | - | 3. | - |