Franco Sacchetti | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Dubrovnik, c. 1335 |
Herrialdea | Veneziako Errepublika Italia |
Heriotza | San Miniato, c. 1400 (67/68 urte) |
Heriotza modua | : izurri bubonikoa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta idazlea |
Franco Sacchetti (Florentzia edo Ragusa, Italia, 1330 edo 1335 – San Miniato, Florentziatik hurbil, Italia. 1400) italierazko idazlea izan zen. Merkatari-familia bateko semea zen, eta politikan parte hartu zuen. 1363an hasi zen idazten Libre delle rime («errimen liburua»), poesiez etengabe aberasten zuena. Bizitzaren azken urteetan, ipuin-bilduma bat argitaratu zuen, Il libro delle trecento novelle (1399, «hirurehun ipuinen liburua»). Berrehun eta hogeita hiru ipuin gorde dira.