Františka Stránecká | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Františka Všetečková |
Jaiotza | Velké Meziříčí, 1839ko martxoaren 9a |
Herrialdea | Cisleithania |
Heriotza | Brno, 1888ko maiatzaren 27a (49 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Gymnázium Jihlava (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, bildumagilea eta prosalaria |
Lantokia(k) | Brno Uherské Hradiště eta Velké Meziříčí |
Františka Antonie Kajetána Kerschnerová, jaiotzez Všetečková (Velké Meziříčí, 1839ko martxoaren 9a[1] – Brno, 1888ko maiatzaren 27a[2]), Františka Stránecká izengoitiaz ezagunagoa, txekiar idazle eta folklorista izan zen.
František Všetečkaren alaba, 1839ko martxoaren 9an jaio zen Velké Meziříčín[1][3]. Stránecká Zhořen hazi zen, eta geroago Stránecká izengoiti moduan erabiltzen hasi zen[3]. Hamasei urte zituela, Ignác Kerschnerrekin ezkondu zen[3][4]. Senar-emazteek Berehoven eman zituzten lehen bost urteak, gero Uherské Hradištěra joan ziren bizitzera, eta 1874an Brnora[3]. Stránecká bertan bizi izan zen 1888ko maiatzaren 27an hil zen arte[5][6].
Aita eta neba hil zitzaizkionean, idazten hasi zen tristurari aurre egiteko[5]. Františka Stránecká izengoitia erabili zuen eta 1868an debuta egin zuen Pohádky z Moravy ipuin bildumarekin. Liburu hori Karel Jaromír Erbeni esker argitaratu zen, Eduard Grégr argitaratzaileari gomendatu baitzion[5]. Stráneckák bere benetako nortasuna ezkutatu zuen, baina 1882an Jan Herbenek agerian utzi zuen txekiar eta moraviar idazleei buruzko hitzaldi batean[3].
Stráneckák Moraviako eta Slováckoko ipuinak eta folklorea bildu zituen eta bertako ohiturei eta historiari buruz idatzi zuen[3]. Brodatzeko patroiak, errezetak, abestiak, esaera zaharrak eta haur-jolasak bildu eta aztertu zituen[5][6]. Moraviako jantzi tradizionalak ere deskribatu zituen[5]. Bertako biztanleen bizitzari buruzko istorio laburrak idatzi eta ipuin herrikoiak moldatu zituen[7]. Ženské listy, Světozor, Zlatá Praha, Zora, Beseda, Časopis Matice moravské eta Květy aldizkarietan kolaboratu zuen[6] eta hainbat liburu kaleratu zituen[7].
«Moraviako Božena Němcová» deitzen zioten[7].