Frantziar defentsa | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Ezaugarriak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Mugimenduak | e4 e6 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Honen azpiklasea | Hasiera erdireki eta Xake irekiera | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
ECO kodea | C00–C19 |
Xakean, frantziar defentsa 1. e4 e6 (notazio aljebraikoa) mugimenduekin hasten den hasiera erdirekia da. Gehienetan, 2. d4 d5 du jarraipena. Beltzek, berehala, erdian borrokatuko dute, e6 eta d5 peoiekin. Frantziarrak Caro-Kann defentsarekin antzekotasun batzuk ditu, nahiz eta azken honetan c8 alfila blokeatu ez izanak ezaugarri oso ezberdinak ematen dizkien. Bere babesle nagusien artean Mikhail Botvinnik, Tigran Petrosian, Viktor Kortxnoi eta abar nabarmendu ditzakegu.