Frantzisko Xabier Bustillo | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
2023ko irailaren 30a -
2021eko maiatzaren 11 - ← Olivier de Germay Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Ajaccio (en) ![]() | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Francisco Javier Bustillo | ||||
Jaiotza | Arre, 1968ko azaroaren 23a (56 urte) | ||||
Herrialdea | ![]() | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Faculté de théologie de l'Institut catholique de Toulouse (en) ![]() | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | apaiz katoliko latindarra eta apezpiku katoliko latindarra | ||||
Jasotako sariak | |||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||
Erlijio-ordena | Anaia Txiki Komentualen Ordena |
Frantzisko Xabier Bustillo Ripodas OFM.Conv. (Arre, Ezkabarte, 1968ko azaroaren 23a) Nafarroa Garaiko frantziskotar apaiza eta kardinala da.[1] 2021etik Ajaccioko apezpikua da.
Frantzisko Xabier Bustillo Arren jaio zen 1968ko azaroaren 23an.[1] Frantziskotar komentualek Elizondon zuten apaiztegi txikian sartu zen, eta Lekarozen ikasi zuen batxilergoa.[2] Hamazazpi urte zituelarik, Paduara joan zen nobiziotza hastera. 1992ko irailaren 20an egin zituen boto handiak, eta 1994ko irailaren 10ean apaiztu zen.[3][4]
1994an, beste lagun batzuekin batera, Narbonako San Bonaventura komentua sortu zuen. 1997an, Teologiako lizentzia lortu zuen Tolosako Institutu Katolikoan. Besteak beste, San Bonaventurako erretorea (1994-2007), Frantzia eta Belgikako komentualen probintziala (2006 2018), Narbona-Corbièresko bikarioa, eta espiritualtasun mugimendu berrietarako eta erlijioen arteko elkarrizketarako ordezkaria (2012-2018) izan zen. 2018tik aitzina, Lurdako San Maximiliano Kolbe komentuko zaindaria izan zen.[3]
2021eko maiatzaren 11n, Ajaccioko apezpiku izendatu zuen Frantzisko aita santuak, eta 2023ko irailaren 30ean kardinal.[1]