Franz Schreker | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Monako, 1878ko martxoaren 23a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Berlin, 1934ko martxoaren 21a (55 urte) |
Hobiratze lekua | Waldfriedhof Dahlem (en) ![]() |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Aita | Ignaz Franz Schrecker |
Ezkontidea(k) | Maria Schreker (en) ![]() |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Music and Performing Arts Vienna (en) ![]() |
Hizkuntzak | alemana |
Irakaslea(k) | Arnold Rosé Robert Fuchs Hermann Grädener |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, musika-irakaslea, unibertsitateko irakaslea eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Berlin University of the Arts (en) ![]() |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Genero artistikoa | opera musika klasikoa |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Franz Schreker (Monako, 1878ko martxoak 23a – Berlin, 1934ko martxoak 21a; benetan Schrecker) konposatzaile austriarra izan zen.
Bohemiako gorteko argazkilari judu eta irlandar sendi nobleko amaren semea zena, bere garaiko aleman-hiztunen arteko joenetako bat izan zen. Schrekerrek Robert Fuchsekin ikasi zuen konposizioa Vienan. 1911n berak sortutako Abesbatza Filarmonikoaren zuzendaritzaren ardura hartu zuen, eta 1912an Vienako Musika Akademian konposizio-klasea zuzentzeari ekin zion. Ospeak Berlineko Goi-Mailako Musika Akademiaren zuzendari izatera eraman zuen, 1920tik 1931ra artean jardunean. Universal Editionek Anbruch musika-aldizkarian eskaini zion foro bat, non 1919tik 1937ko tartean hark idatzitako edo hari buruzko 103 artikulu dauden. Dagoeneko 1920ko hamarkadan Schreker nazionalsozialisten politika kulturalaren erasoen helburu bihurtu zen. 1932an Schreker beraren Christophorus operaren estreinaldia, Friburgon izateko asmoarekin, izu naziarengatik baztertua izan zen, eta Berlingo Goi-Mailako Musika Eskolaren zuzendari-postuari uko egitera behartuta ikusi zuen bere burua, 1920tik zuzentzen zuena. 1932tik 1933ra Prusiar Arteen Akademian izan zen meisterklass baten zuzendaria ere bai. Haren ikasleetako bat Wladyslaw Szpilman zen. Max von Schillingsek agindutako nahitaezko erretiroaren apur bat ostean, 1934ko martxoaren 21ean buruko isuri baten ondorengo bihotzeko batez hil zen, eta Waldfriedhof Dahlemen lurperatua izan zen. Hobiratze-tokia Abt. 10A-6 sailean dago eta ohorezko hilobi bezala eskainia dago.
1959an Vienako Favoritenen (10. eskualdea) Franz-Schreker-Gasse eta 1936an Ottakringen (16. eskualdea) Schrekergasser bere izenarekin izendatu zituzten.
1920ko hamarkadan, Franz Schreker Wagnerren ondorengo Alemaniako opera-konpositore garrantzitsuenetariko batentzat jo zuten; zenbaitetan haren operak Richard Straussenak baino antzezte-zenbaki altuagoak erdiestera iritsi ziren. Hura bezala, Schreker erromantiko berantiarra da; aldi berean, bere lengoaia musikalak elementu espresionistak dauzka. Bereizgarrietako bat gorabehera harmoniko jarraitua da, akorde distiratsu eta irisatuz lagunduta.
Salbuespena izan ezik (Flammen), Schrekerrek berak idazten zituen haren operetarako letrak. Sigmund Freuden psikoanalisiak eraginda, libretista gisa Schrekerrek opera-pertsonai nagusien erretratu emozional zorrotzak idazten zituen, horietako batzuk aipamen autobiografikoekin ere.
Nazionalsozialistengatik "endekatutzat" joak, Schrekerren lanak ia ahantziak izan ziren 1933tik aurrera. 60ko hamarkadaren amaieran, Schreker-berpizkundea hasi zen, gaur egun arte dirauena, adibidez Der Schmied von Gent operaren emankizunekin Berlingo Estatu Operan (Berliner Staatsoper) 1981ean eta Chemnitz Antzokian 2010ean, baita izenburu ezohikoagoz osatutako zikloarekin ere; Flammen, Christophorus eta Das Spielwerk und die Prinzessin Kielgo Operan Kirsten Harmsen pean, baita Der ferne Klang 1991n Vienako Estatu Operan ere, 2015an Grazeko operan eta Mannheimeko Antzoki Nazionalean eta 2017an Lübeck Antzokian, Die Gezeichneten 2005an Salzburgoko Jaialdian, 2015an Lyoneko Operan, 2017an Bavierako Estatu Operan eta 2018an Berlingo Opera Komikoan.
Haren berraurkikuntza nagusiki Grazen egindako biltzar musikologiko baten emaitza izan zen, 1970eko hamarkadaren erdialdera. 1990eko hamarkadatik, industria diskografikoa bere lanen grabaketa gehiago argitaratzen ibili da ere bai. Haren ondarearen zati handia Vienako Idaztitegi Nazionalean aurki daiteke.
(Libretoak, aurkakoa ez adieraziz gero, Franz Schrekerrenak)