Free State of Jones | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2016 |
Izenburua | The Free State of Jones |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | theatrical release (en) eta eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Film biografikoa, zinema historikoa, period drama film (en) , ekintza-filma eta gerra-filma |
Iraupena | 139 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Jones konderria, St. Bernard parrokia, New Orleans, Bush (en) , Paradis (en) eta Braithwaite (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Gary Ross |
Gidoigilea(k) | Gary Ross |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Gary Ross Scott Stuber |
Edizioa | Pamela Martin (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Nicholas Britell |
Argazki-zuzendaria | Benoît Delhomme |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Mississippi |
Argumentu nagusia | Newton Knight (en) |
stxmovies.com… | |
|
Free State of Jones (euskaraz Jonesen Estatu Askea) 2016ko Gary Ross estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako gerra film bat da. Matthew McConaughey, Gugu Mbatha-Raw, Mahershala Ali eta Keri Russell aktoreek antzeztu zuten.
AEBetako Gerra Zibil garaiko Mississippi estatuko Jones konderriaren historia eta Newton Knight (1827-1922) pertsonaia historikoaren bizitza azaltzen du.
1862, Corintheko gudutik bizirik ateratzea lortu ondoren, sortzez Mississippi estatuko Jones konderrikoa den Newton Knight (Matthew McConaughey) nekazari txiroa Gudaroste Konfederatutik matxinatu eta esklabotzaren aurka dagoen desertore talde baten buruzagia bilakatuko da. Ondoren, Rachel Knight (Gugu Mbatha-Raw) emakume esklabo ohiarekin ezkondu eta bere estatuko arraza ezberdinetako kideez osatutako lehenbiziko komunitatea ezarriko du.