Friedrich Paschen (Schwerin, 1865eko urtarrilaren 22a - Potsdam, 1947ko otsailaren 25a) alemaniar fisikaria izan zen.
Tubinga, Bonn eta Berlingo Unibertsitateetan irakaslea izan zen. Izpi infragorriak, eta platinoaren eta gas gorituen espektroetan gertatzen den energia-banaketa aztertu zituen. Hidrogenoaren eta helioaren espektroen arrastoen uhin-luzera neurtu zuen. Espektro-lerroen egitura finari eta X izpien espektroari buruzko ikerketak ere egin zituen. Azken hauen bidez Sommerfeld-ek atomoen egiturari buruz formulatu zuen teoria erlatibista esperimentu bidez egiaztatu zuen. Fisikan, Paschenen saila esaten zaio hidrogenoaren espektro-lerroen sailari.