Friedrich Spielhagen | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Magdeburg, 1829ko otsailaren 24a |
Herrialdea | Alemaniar Inperioa |
Heriotza | Berlin, 1911ko otsailaren 25a (82 urte) |
Hobiratze lekua | Kaiser Wilhelm Memorial Cemetery (en) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Bonngo Unibertsitatea Berlingo Humboldt Unibertsitatea University of Greifswald (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria, itzultzailea, kazetaria, idazlea eta poeta |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Bonner Burschenschaft Frankonia (en) |
Friedrich Spielhagen (Magdeburg, 1829ko otsailaren 24a - Berlin, 1911ko otsailaren 25a) alemaniar idazlea izan zen. Haren lehenengo liburuak Problematische Naturen (1861, Izaeraren arazoak) arrakasta handia izan zuen; eleberri hartan erabili zituen baliabide nagusiak, misterioari eusteko trebetasuna, ohituren deskripzioa eta gizalegearen idealismoa, gerora argitaratu zituen obra guztien ezaugarri izan ziren. Spielhagenen eleberrien balio nagusia, hala ere, historikoa da bereziki, XIX. mende-bukaerako burgesia alemanaren bizitza maisutasunez islaturik agertzen baita haren liburuetan. Speilhagenen liburu nagusiak: Hammer und Amboss (1869, Mailua eta ingudea); Sturmflut (1877, Enbata); Beiträge zur Theorie und Technik des Romans (1883, Eleberriaren teknika eta teoria); eta Neue Beiträge zur Theorie und Technik der Epik und Dramatik (1898, Epopeiaren eta dramaren teoria eta teknika), besteak beste.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Friedrich Spielhagen |