Fufu | |
---|---|
![]() | |
Osagaiak | cassava root (en) ![]() |
Historia | |
Jatorria | Ghana |
Fufu (izenaren aldaerak fufuo, foofoo edo foufou dira) Ghanako sukaldaritzan (ashanti etniakoan) jatorria duen sukaldaritza-prestakuntza da, non oinarrizko elikagaitzat hartzen dutena. Fufua erdialdeko eta mendebaldeko Afrikako sukaldeetara zabaldu da. Elikagaia almidoi kopuru handiko tuberkuluen nahasketa batekin egiten dute, hala nola ñamea eta casava (manioka); Nigerian, fufua (bertan akpu deitua) juka hartzituarekin bakarrik egiten dute, eta horrek ezaugarri paregabeak ematen dizkio Afrika mendebaldeko beste herrialde batzuetan aurkitzen diren beste prestakinekin alderatuta. Tuberkuluak, behar bezala egosi ondoren, zurezko motrailu batean ehotzen dituzte, testura berezia ematen diona. Gaur egun, produktu hori kozinatzeko prestatutako hauts moduan aurki daiteke supermerkatuetan, ur beroa gehituz.