Full Throttle (1995eko bideo-jokoa) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1995 |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Argitaletxea | LucasArts |
Banatze bidea | CD-ROM (en) , deskarga digitala eta banaketa digital |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | adventure video game (en) |
Joko-modua | bakarka jokatzeko modua |
Euskarria | DOS, Microsoft Windows, PlayStation 4, MacOS X, Classic Mac OS (en) eta IOS |
Sarrera gailua | sagua eta ukimen-pantaila |
Adin-sailkapena | |
Irakur dezake | IOS |
Software motorea | SCUMM |
Ekoizpena | |
Diseinatzailea | Tim Schafer |
Garatzailea | LucasArts |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Peter McConnell (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Ameriketako Estatu Batuak |
Full Throttle (euskaraz: «Ziztu Bizian») LucasArts bideo-joko konpainiaren abentura grafiko bat da. 1995eko apirilaren 30ean argitaratu zen. SCUMM motorra erabili zuen. Tim Schafer programatzaileak diseinatu zuen.
2040. urtea. Ben itxura zakarreko eta bere errepide bizitzari leial zaion "Polecats" motorzale taldearen burua da. Nahi gabe, Corley Motors konpainiaren zuzendaria den Malcolm Corley hiltzeko dagoen egitasmo ezkutuan kakanahastuko dute. Egitasmo horren antolatzailea Adrian Ripburguer da, konpainiaren zuzendari ordea, pertsonaia ilun eta guztiz manipulatzailea, bere asmoa betetzeko aurrean jartzen zaion oztopo oro nola edo hala erditik kentzeko zalantzarik izango ez duena, motor konpainia furgoneta faktoria batean bilakatzeko helburuz, eta honela motorzale bizimodu berezi horren izpirituaren inguruan dagoenari amaiera emanez. Ezkutuko egitasmo honetako alboko efektuaren ondorioz Benen motorzale taldekideak espetxean amaituko dute, eta Ben berak Corley zaharraren hilketaren susmagarria izateagatik poliziaren jazarpena jasan beharko du. Nahasmen guzti hau, nola ez, Ripburguer eta bere morroien lana izango da.