Fusa Tatsumi | |
---|---|
(1920(e)ko hamarkada) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Yao (en) , 1907ko apirilaren 25a |
Herrialdea | Japonia Japoniar Inperioa 1947) |
Bizilekua | Kashiwara (en) |
Heriotza | Yao (en) , 2023ko abenduaren 12a (116 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | japoniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | hortikultorea |
Fusa Tatsumi (japonieraz: 巽 フ サ; Yao, Japonia, 1907ko apirilaren 25a - ibidem, 2023ko abenduaren 12a) ehun urtedun japoniarra izan zen. 2022ko apirilaren 19tik, 116 urterekin hil zen arte, Asian bizirik zegoen pertsona zaharrena izan zen.[1][2][3][4][5][6][7][8]
Ryutaro Tatsumirekin ezkondu zen 1939an. Lehen semea 1941ean erditu zuen eta bigarrena 1947an. 56 urte familiaren baratzean aritu zen. 107 urte bete arte bizi izan zen jaio zen etxe berean, 2013an Kashiwara hiriko Hakuto egoitza geriatrikora joan zen arte. 2017ak ospakizun txiki batekin ospatu zuen bere 110. urtebetetzea. 110 urterekin ondo jatea eta makillatzea gustatzen zitzaion. 115 urte bete zituenean, ohean etzanda zegoen, eta hitz egiteko zailtasunak zituen.[9][10]
2022ko apirilaren 19an Kane Tanaka hil zenetik, Tatsumi bizirik zegoen Asiako emakume zaharrena izan zen.[11]