- Artikulu hau astronomia-terminoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Fusore (argipena)».
Fusorea bere bizialdian zehar nukleoaren fusio nuklearra izatera iristen den objektu astronomikoari izena emateko Kaliforniako Berkeleyko Unibertsitateko Gibor Basri astrofisikariak Nazioarteko Astronomia Batasunari iradokitako terminoa da.[1] Definizioak edozein motatako fusio nuklearra hartzen du barne. Beraz, fusore batek izan dezakeen masa minimoa ia Jupiterrena baino hamairu bider handiagoa (~13 MJ) da. Masa-muga horretatik gora deuterioaren fusioa posiblea da.[2]
- ↑ (Ingelesez) Basri, Gibor B.. (2003ko azaroa / abendua). «What Is a 'Planet'?» Mercury: 27—34 or.. (Noiz kontsultatua: 2018-02-19).
- ↑ (Ingelesez) Boss, A. P.; Butler, R. P.; Hubbard, W. B.; Ianna, P. A.; Kürster, M.; Lissauer, J. J.; Mayor, M.; Meech, K. J. et al.. «Working Group on Extrasolar Planets» Proceedings of the International Astronomical Union 1 (T26A): 183—186 or.. 2005 doi:10.1017/S1743921306004509. (Noiz kontsultatua: 2018-02-19).