Fátima Diame | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Fátima Dzinzaletaite Diame |
Jaiotza | Valentzia, 1996ko irailaren 22a (28 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | atleta |
Pisua | 52 kilogramo |
Altuera | 170 zentimetro |
Fátima Diame Diame (Valentzia, 1996ko irailaren 22a) luzera-jauzian eta jauzi hirukoitzean espezializatutako valentziar atleta da.[1] 2022an luzera jauziko txapelduna izan zen Iberikoamerikako txapelketan. Espainia ordezkatu zuen Munduko Atletismo Txapelketan (2022), eta 16. postua lortu zuen.
Familiak Senegalgo jatorria du. Erizaintza ikasi du.[2] 2013. urtean egin zuen nazioarteko debuta.[3]
Brontzezko domina bat irabazi zuen 2015eko Europako Atletismo Txapelketan, luzera-jauziaren kategorian. 2018an, brontzezko bi domina lortu zituen Tarragonako 2018ko Mediterraneoko Jokoetan, jauzi hirukoitzeko eta luzera-jauziko kategorietan.[4] 2017an Espainia ordezkatu zuen Munduko Atletismo Txapelketan eta ezin izan zuen finalera iritsi, 25. postuan gelditu baitzen.
Besteak beste, honako txapelketetan parte hartu du:
Espainia ordezkatzen | |||||
---|---|---|---|---|---|
Urtea | Lehiaketa | Egoitza | Postua | Proba | Marka |
2013 | Munduko Gazte Txapelketa | Donetsk | 13.a | Luzera-jauzia | 5,98 m |
2014 | Munduko Junior Txapelketa | Eugene | 15.a | Luzera-jauzia | 6,00 m |
2015 | Europako Junior Txapelketa | Eskilstuna | 3.aHirugarrena | Luzera-jauzia | 6,55 m |
2016 | 23 urtez beherakoen Mediterraneoko Txapelketa | Rades | 6.a | Luzera-jauzia | 5,94 m |
2017 | 23 urtez beherakoen Europako Txapelketa | Bydgoszcz | 23.a | Luzera-jauzia | 6,03 m |
5.a | Jauzi hirukoitza | 13,60 m | |||
Munduko Txapelketa | Londres | 25.a | Jauzi hirukoitza | 13,36 m | |
2018 | 23 urtez beherakoen Mediterraneoko Txapelketa | Jesolo | 2.aBigarrena | Luzera-jauzia | 6,15 m |
1.a
Txapelduna |
Jauzi hirukoitza | 13,82 m | |||
Mediterraneoko jokoak | Tarragona | 3.aHirugarrena | Luzera-jauzia | 6,68 m | |
3.aHirugarrena | Jauzi hirukoitza | 13,92 m | |||
Europako Txapelketa | Berlin | 22. (K.) | Luzera-jauzia | 6,24 m | |
Iberoamerikako txapelketa | Trujillo (Peru) | 3.aHirugarrena | Luzera-jauzia | 6,51 m | |
2019 | Pista Estaliko Europako Txapelketa | Glasgowa | 9.a | Luzera-jauzia | 6,46 m |
Europako Nazioen arteko Txapelketa | Bydgoszcz | 4.a | Luzera-jauzia | 6,62 m | |
2021 | Pista Estaliko Europako Txapelketa | Torugo | 7.a | Luzera-jauzia | 6,47 m |
Joko Olinpikoak | Tokio | 21.a[5] | Luzera-jauzia | 6,32 m | |
2022 | Pista Estaliko Munduko Txapelketa | Belgradoa | 7.a | Luzera-jauzia | 6,71 m |
Iberoamerikako txapelketa | Nucia | 1. postuaTxapelduna | Luzera-jauzia | 6,65 | |
Munduko txapelketa | Eugene | 16.a | Luzera-jauzia | 6,54 | |
2023 | Pista Estaliko Europako Txapelketa | Istanbul | 10.a | Luzera-jauzia | 6,48 m |
|
|