Félix Galipaux | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Félix-Martin Fénelon-Galipaux |
Jaiotza | Bordele, 1860ko abenduaren 12a |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Parisko 1. barrutia, 1931ko abenduaren 7a (70 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerkigilea, aktorea, eleberrigilea, komediantea, biolin-jotzailea eta zinema aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
![]() ![]() | |
![]() |
Félix Galipaux (Bordele, 1860ko abenduaren 12–Paris, 1931ko abenduaren 7) idazlea, antzerkigile, aktore, biolin-jotzailea eta umorista frantziarra izan zen. Berak zabaldu zuen galipette hitza. Prentsan "Félix Mayran" izengoitia erabili zuen; Henri Pagat-ekin idazten zuenean, aldiz, "Pagalipaux".[1]
Bordelen jaio zen Félix Martin guraso ezezaguneen semea. Louise Fénélon-Galipaux-ek, bere ama, aitortu zuen 1866ko apirilaren 27an eta abizena eman zion. Parisko Kontserbatorioan lehen saria lortu ondoren, nahiago izan zuen Théâtre du Palais-Royal antzokira joan Comédie-Française baino. Ondoren, Palais-Royal antzokitik Renaissance-ra joan zen.
Hainbat antzezlan, komedia, zirriborro, bakarrizketa eta fantasia egile izan zen. Gaur egungo "komiko" antzekoa zen; bete testuekin barre eragin nahi zuen, garaian oso ohikoa zen berezitasun fisikorik edo ahoskera akatsik erabili gabe.
Félix Galipaux 1931an hil zen, Parisko Père Lachaise hilerrian lurperatu zuten. Egun, hilobian, bere brontzezko bustoa ikus daiteke.[2]
Galipaux izan zen hitza zabaldu zuena. Hitza, antza, Frantziako mendebaldeko dialektoetan ezaguna zen. Euskaraz Itzulipurdiak esango genuke.[3] Idazleak narrazio bilduma bat idatzi zuen 1887tik 1905era izenburu horrekin. Arrakasta handia izan zuen. Re-Galipettes, Histoires de théâtre 1930ean berrargitaratu zen, idazlea hil aurretik.